Azpihipoteka: garapen historikoa, araudia eta izaera juridikoari hurbilketa
Laburpena
[EU] Azpihipotekaren azterketan oinarritzen da lana, Erromatar Zuzenbidean errotutako eta
Europako ordenamendu juridiko zibil guztietatik Espainian soilik onartutako figura
juridikoarena. Analisi sakon baten bidez, haren garapen historikoari eta egungo araudiari
heltzen zaie, eta hurbilketa bat egiten da haren izaera juridikora, kreditu-lagapenaren eta
kreditu-bahiaren figurekin kontrastatuz.
Azpihipoteka Erromatar Zuzenbideko subpignus-etik datorrela ondorioztatzen da, sistema
erromatarreankreditua eta hau bermatzen duen garantia banagarriak direla ulertzen baita.
Hala ere, herrialde gehienek kode zibil modernoagoetan ez dute figura hori onartu, hain
zuzen ere, kreditua eta bermea banaezinak direla estimatzen dutelako. Hori horrela, Espainia
salbuespen bat da, figura juridiko honi “jarraipena” ematerakoan. Dena dela, gure
ordenamenduan azpihipotekaren inguruan aurki dezakegun arauketa urria da: 1861eko lehen
Hipoteka Legetik “arrastaka” heldu da eta egungo legerian ia aipatu ere egiten ez da.
Arauketa eta doktrina-lan falta horrek zaildu egiten du kontzeptuaren eta izaera juridikoaren
azterketa.
Figuraren izaera juridikoari dagokionez, hainbat jarrera desberdin planteatzen dira autoreen
artean. Batzuk bermea eta kreditua banandu ezin direla uste dute; beste batzuk, berriz,
azpihipoteka hipotekaren eskemari subjektu gehigarri bat gehitzen dion figura autonomoa
dela defendatzen dute. Eztabaida hau dela eta, hipoteka kreditu-lagapenaren eta hipoteka
kreditu-bahiaren figurekin kontrastatzen da azpihipotekarena, ea berezko figura den edo bi
hauetariko baten oso antzekoa den ikusteko. Ariketa honen ostean ateratako ondorioa argia
da: azpihipoteka berezko izaera duen figura juridiko autonomoa da.