Dispositiboen elektronika
Recart, F. ; Uriarte, S. & Gutiérrez, R. (2004). Dispositiboen elektronika. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Dispositiboen_Elektronika
Resumen
Liburuaren ardatz nagusia transistorea da, zeren eta dispositibo hori baita elektronika analogikoaren eta digitalaren oinarrizko osagaia. Baina haren funtzionamendua eta oinarrizko aplikazioak ulertzeko, urrats batzuk egin behar dira lehenago. Hori dela eta, lau atal bereizi dira.
Lehenengo atalean, liburua erdieroaleen ezaugarrien analisiaz arduratzen da. Izan ere, material horiek hain ezaugarri bereziak dituztenez, gaur egungo dispositibo elektroniko gehienen lehengaia baitira -bereziki silizioa-.
Bigarren atalean, pn juntura analizatzen da. Egitura horren garrantzia bikoitza da: batetik, hain pisukoak diren diodoak eta zelula fotovoltaikoak pn juntura bakunak baitira; bestetik, transistore bipolarraren funtsa ulertzeko ezinbestekoa baita.
Hurrengo atalean, transistore bipolarra analizatzen da. Egitura fisikotik abiatuz, erregimen geldikorrean, transistore-efektua aurkezten da. Hau ikusita, erregimen dinamikoko analisia aztertzeak anplifikatzera eta anplifikatze-sistemetara garamatza.
Laugarren atalean, eremu-efektuko transistorea ikasten da, bipolarrean jarraitu den bide berdinetik abiatuz.
Atal bakoitzaren amaieran, ariketa multzo anitza dator, ikasitako kontzeptuak finkatze-lanak errazteko asmoz.