Garapenaren ekonomiari loturiko pentsamendu ekonomikoen bilakaeraren hurbilketa bat
Ver/
Fecha
2012Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (19) : 153-176 (2012)
Resumen
Artikulu honek garapenaren politika ekonomiko ezberdinek, XX. mendearen erdi aldetik aurrera, garapen ekonomikoari buruz azaldu dituzten ekarpen esanguratsuenen laburpen bat aurkeztea du helburu. Horretarako,Garapenaren Teoria Ekonomikoarekin zerikusia duten paradigma ezberdinak defendatzen dituzten pentsamendu korronte batzuen ezaugarri nagusienak
landuko dira, besteak beste: herrialde baten industrializazioa ezinbesteko irtenbide moduan planteatzen duen Modernizazioaren Teoria; Teoria Estrukturalista, modernizazioaren alternatiba moduan sortu zen eskola heterodoxoa, lehenengo aldiz Zentro-Periferia sistemaren ideia planteatu
zuena; Garapenaren Teoria Neoliberala, azpigarapena Estatuaren partehartzearen
ondorioz sortzen den merkatuaren funtzionamendu ezegokiak eragiten duen egoera bezala ulertzen duena; eta, Garapenari buruzko Hautabidezko Teoriak, orokorrean, banakakoen oinarrizko beharrak
asetzearen garrantzia azpimarratzen dituztenak.