Grafika Teknologikoa
Jodra M. (2013). Grafika Teknologikoa. IKD baliabideak 6. http://hdl.handle.net/10810/11167
Abstract
Grafika Teknologikoa Arteko Graduan 3.mailan eskaintzen den 6 kreditutako hautazko ikasgaia da.
Proiektu artistikoak ideiatu eta burutzean bideratutako grafikan oinarritzen da. Sormen prozesuan parte hartzen duten teknika, sistema eta estrategia grafiko guztiak biltzen ditu, bai asmatze edo proiekzio esparruan eta eratzean ere, tresna analitikoa bezala dituen gaitasunak ahaztu gabe.
Ikasgai hau beste hainbat eremutan garatu beharreko proiektuei loturik planteatzen da. Bideoa, eskultura, ilustrazioa, diseinua, pintura, espazio eszenikoa, argazkilaritza, ea.
Grafika teknologikoko eremua grafika digitalak eta euskarri materialak dituzten elkartasunean eraturik dago, sentsu zabalean inprimaketako prozesuei arreta berezia eskainiz: litografia, kalkografia, serigrafia, fotopolimeroak, offset, txantiloiak, inprimaketa digitala, ea.
Ikasgaia bi ataletan banatzen da. Lehenengoan, hemen aurkeztu dugun taldeka proposaturiko erakusketa proiektu bat aurrera eraman beharko da. Horretarako teoria eta praktika lantzen joango gara, sortzen diren beharrei aurre eginez. Lana gidatzeko hainbat jarduera eta entregagaiak burutu beharko dira, ebaluaketa jarraia izango delarik. Sormenaren eremu zabalean lankideki arituz talde bakoitzak emaitza desberdinak lortuko ditu. Era honetan proiektu interesgarriagoa burutzeko gai izango dira