Gai naiz kimikari baten zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak arakatuz?
Fecha
2013-12-20Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Beobide G. (2013). Gai naiz kimikari baten zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak arakatuz?. IKD baliabideak 6. http://hdl.handle.net/10810/11170
Resumen
Azken urteotan zehar, kimika ez-organikoa saiakuntza praktikoen bidez irakasteko ohiko modua, praktika-gidoiak ematea izan da, bertan jarraitu beharreko prozedura ongi zehaztuta egonik eta ikasleak jarraitzeko erraza izanik, ezinbestean pauso bakoitzean egiten duenaren zergatian pentsatu beharrik gabe. Honen ondorioz, ikaslea laborategiko automata bat bihurtzeko arriskuan erori daiteke. Alabaina, honek ez dio erantzuten etorkizuneko ibilbide profesionalean aurkituko duen errealitateari, izan ere, ez baitzaio inolako errezeta edo prozedurarik emango, baizik eta berak bilatu beharko du edota, hala ez bada, sortu. Gainera, kimika ez-organikoa (edo kimika, oro har) zabalegia eta konplexuegia da buruz guztia ezagutzeko, edo besterik gabe, irakasgai batean egindako saiakuntza batzuetan oinarrituta.
Beraz, irakasgaiko ikasgaiak Araozetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (AOI) bidez landu nahi dira, eta ikaslea ikaskuntza prozesuaren erantzunkide egin eta buruaski bihurtuko duen metodologiaren bidez, etorkizunean kimika esperimentalaren arloan izango dituen erronkei arrakastaz aurre egin ahal izan diezaien. AOI honen diseinua irakasgaiaren %30ean aplikatuko da. Berton ikaslea balizko egoera profesional batean kokatuko da elementu eta konposatuen erreaktibotasuna eta propietateak ulertu beharko ditu, aurrez paperean planteatu dituen erreakzio hipotetikoak egiaztatze aldera laborategian burutuko dituen esperimentuak planifikatzeko. Halaber, beharrezkoa izango da laborategiko lanaren metodologiari dagozkion segurtasun neurriak ulertzea eta aplikatzen jakitea, substantzien manipulazioak eta/edo saiakuntza kimikoek berekin dituzten arriskuak identifikatuz eta prebenituz.