Jolastorduaren berezko esanahia bilatzen
Date
2014-10-30Author
Sancho Bermejo, Cristina
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun, jolastordua ez da eremu hain baloratua gizartearengandik. Agian izan daiteke, azken finean, hezkuntza eremuko zati txiki bat hartzen duelako soilik. Dena dela, horrek ez du esan nahi ez duela eskaintzen behar bezalako laguntzarik edozein arlotan. Dakigunez, jolastokia umeek aske jokatzeko aukera ematen duen espazioa da eta hau aztertzea aberasgarria suertatzen da bai ikaskuntzari bai beste arloei dagokionez.
Beraz, esandakoa kontuan hartuz, Gradu Bukaerako Lan honetako oinarrizko eremua jolastokia izango da. Horrez gain, kasu honetan, Vitoria- Gasteizko Niño Jesus ikastetxeko jolastokian eta ezarritako denboran gauzatzen dena aztertuko da: bertako egoera motorrak. Hau aurrera eramateko, Pierre Parlebasen barne logikaren erabilera kontuan hartuko da, dagozkigun helburuak betetzeko emaitza eta ondorioak ateratzeko. Egoera motor hauen azterketa eginez, jolastorduan gertatzen dena bermatuko da eta eremu honek duen berezko esanahia eta garrantzia ematea lor daiteke.