Nola eraikitzen da ikus-entzunezko testu arrakastatsu bat? Kimuakeko film laburrei buruzko txostena
Fernandez de Arroyabe M. (2014). Nola eraikitzen da ikus-entzunezko testu arrakastatsu bat? Kimuakeko film laburrei buruzko txostena.. IKD baliabideak 8. http://hdl.handle.net/10810/13926
Abstract
Kontakizun bat eraikitzerakoan zinema zuzendariak erabilitako ikus-entzunezko hizkuntzako baliabideak identifikatzea eta baliabide horien erabileraren atzean dagoen logika ulertzea dira Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza egitasmoaren helburuak.
Fikziozko, ez fikziozko eta izaera dokumentaleko Kimuakeko film laburren analisiaren bitartez argi ikus daitezke zinema zuzendariak, kontakizuna moldatu eta ikusleengan eragin zehatz bat lortzeko, ikus-entzunezko testuen eraikitze prozesuan hartutako erabakiak. Hots, zinema zuzendariak zein ikus-entzunezko baliabide aukeratu dituen eta nola eta zergatik antolatu dituen antolatu dituen bezala zehaztu behar du ikasleak. Hala, ikus-entzunezko testuen mekanismo narratibo eta formal nagusien funtzionamendua identifikatzeko gai izango da.
Ikaskuntza honi esker ikasleak badaki zeintzuk diren ikus-entzunezko testu baten sormen prozesuaren lehen atalean hartu behar dituen erabakiak. Alegia, zer eta nola kontatu nahi duen eta testuak berak eragin ditzakeen efektuak ere aurreikusteko eta planifikatzeko gai da. Bigarren lauhilekoan, Ikus-entzunezko Sormen Teknikak irakasgaian, prozesu honen bigarren atala irakasten da: ikus-entzunezko testuak gauzatzeko teknikak bereganatzeaz gain, proiektu bat –film labur bat, hain justu – egingo du ikasleak.