Hiriguneko garraio publiko sistemaren eragina hirien bizi kalitatearen hautematean. City marketinaren ikuspuntutik hausnarketa
Ver/
Fecha
2014-12-30Autor
García Castro, David
Elizagarate Gutiérrez, Victoria
Letamendia Galdós, Iñaki
Kazak, Jan
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (21):156-180 (2014)
Resumen
Hirien lehiakortasuna hobetzeko berebiziko garrantzia duen tresna dela erakutsi du hiri marketinak. Hiriek garatutako estrategietan, hirien bizi kalitatean oinarritutako
ezberdintze estrategiak dira azpimarragarri izan dira, izan duten arrakastagatik. Autore
askok hirien bizi kalitatearen hobetzea ingurugiroarekin, gizartearekin edo
ekonomiarekin erlazionatutako adierazleekin identifikatzen dute; baina hobekuntza
hauek ez dute zertan biztanleen begietara ikusgai izan behar. Gainera, aztertutako
literaturak garraio publikoa – aspektu ekonomikoetan, sozialetan eta ingurugiroan duen efektua – bizi kalitatea baldintzatzen duen elementu bat dela agerian jarri du. Kasu
honetan, ikerketa honek planteatu diren lau konstruktuen eta bizi kalitatearen arteko
harreman positiboa dagoen aztertuko du. Horretarako, lehenik eta behin garraio
publikoak garapen ekonomikoan, garapen sozialean, ingurugiroan eta irisgarritasunean
duen eragina neurtzeko planteatutako eskalak baliagarriak diren egiaztatuko da.