Search
Now showing items 11-20 of 69
Antenen Desegokitzapenaren Eragina RFko Sistema Txertatu eta Maiztasun Altuko Potentzia Anplifikadoreetan
(2020-12-15)
[EUS] Maiztasun altuetako zirkuituetan erabili ohi diren elementu erradiatzaileek, konfigurazioaren araberako sarrerako inpedantzia aurkezten dute. Halaber, RF eta mikrouhinetan jarduten duten zirkuituetan, inpedantzien ...
Chernobylgo istripuaren nondik norakoen ikerketa bibliografikoa
(2020-12-15)
[EUS] Gradu amaierako lan honetan, Chernobylgo istripuaren nondik norakoen ikerketa bibliografikoa egin da. Chernobylgo istripua 1986. urteko apirilaren 26an gertatu zen historiako hondamendi nuklearrik larriena da. ...
p53 proteinaren eginkizuna kolon-ondesteko minbizian
(2021-12-03)
[EUS] Zenbait minbizietan p53 proteinaren adierazpena eta TP53 genean gertatzen diren aldaera motaren arteko korrelazioa frogatu da. Zehazki, p53 adierazpen gabezia aldaera bukatzaileekin lotu da, eta aldiz, gainadierazpena ...
Kobre kutsadura eta gazitasun aldakorreko baldintzetan izandako Hediste diversicolor itsas poliketoaren alterazio immunologiko eta histologikoak
(2020-12-15)
[EUS] Estuarioetako sedimentuek giza jardueren ondoriozko kutsatzaile eta konposatu kimikoen metaketa eremu bezala jokatzen dute, itsas animalien toxikotasunean ezinbesteko papera betez. Hala, kutsadurak estuarioetako ...
Giza kolon eta ondesteko minbizidun zelulalerroetatik eratorritako ama-zeluletan PCSK9 proteinaren inhibizioak duen eragina
(2021-12-03)
[EUS] Minbiziak 2020. urtean 10 milioi heriotza inguru eragin zituen, horietatik guztietatik 935.000 zegozkion kolon eta ondesteko minbiziari. Oro har, kirurgia, kimioterapia edota erradioterapia gisako sendabideen bidez ...
Phonopy eta SIESTA kodeen erabilera bi dimentsioko materialen kalkuluetan
(2021-12-03)
[EUS] Lan honetan Phonopy eta SIESTA kodeak erabili dira, bi dimentsioko material baten ezaugarri elektronikoak eta egoera bibrazionalak aztertzeko.
PCSK9 proteinaren adierazpena minbizi ama zeluletan giza pazienteen kolon eta ondesteko minbizi biopsietan
(2021-12-03)
[EUS] Kolon eta ondesteko minbiziak intzidentzia handia du mundu mailan, hirugarren minbizi ohikoena izanik. Gainera, minbizi mota honek tumore errepikariak eta metastasiak sortzeko joera du, portzentaje handi baten. Gero ...
CB1 hartzaile endokannabinoidearen eta astrozitoen aldaketak loki-lobuluko epilepsiaren animalia-eredu batean
(2020-12-23)
[EUS] Loki-lobuluko epilepsia (LLE) askotan epilepsiaren aurkako medikamenduekin trataezina den epilepsia partzial mota bat da. LLEn ez-ohiko neurona-jarduera, besteak beste, hipokanpoan gertatzen da. LLEdun pazienteetan ...
Giza indarraren ereduaren bidezko oinezkoen simulazioak: bi noranzkoko fluxua eta larrialdiegoerak
(2020-01-16)
[EUS] Giza indarraren ereduaren bidez oinezkoen simulazioak egin dira Jupyter Notebook web aplikazioan Python lengoaia erabiliz. Bi egoera aztertu dira: pasabide batean bi noranzkoko fluxua eta larrialdi-egoera batean ...
Kaspofungina antifungikoaren adsortzioaren azterketa beirazko materialean UHPLC-FLUOren bidez
(2020-12-15)
[EUS] Farmakoen analisi egokia egiteko, egonkortasuna eta adsortzioa bezalako parametroak kontuan hartu behar dira. Kaspofungina antifungikoaren analisia erronka handia da farmakoak beirara eta plastikora itsasteko duen ...