Nekazaritzako elikagai ekologikoen banaketa politika iraunkorra: adierazle sistema agroekologikoaren proposamen praktikoa
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (23):13-35 (2016)
Abstract
[EUS] Nekazaritza ekologikoko produktuen ekoizpena eta kontsumoa hazi egin da azken urteetan, etengabe eta modu garrantzitsuan. Kontsumitzaileen segmentu berriak sortu dira kezka berriekin: osasuna, ingurumena, bertako produktuak eta bertako ekonomia, … Horrek, lehen sektorearentzat aukera berriak ekarri ditu, nahiz eta ez duen marketina eta komertzializazio erabakien planifikazioa egiteko ohiturarik. Zentzu horretan, marketineko kudeaketarako interesgarriak izan daitezken ikuspegiak aztertzen ditugu lan honetan, ikuspegi holistiko-agroekologikoari arreta berezia zuzenduz, lehen sektorearen beharretara egokitzen delako. Horrez gain, eta nekazaritza ekologikoko produktuen banaketa politikak duen garrantzia azpimarratuz, adierazle sistema iraunkor bat proposatzen dugu, sektoreko erakundeen banaketa politikako erabaki iraunkorren gida gisa ulertuz eta euren kudeaketarako tresna lagungarria izan daitekeela irudiz. Ikerketaren logika eta helburuei jarraituz, adierazle sistema sortzeko landu dugun prozesu metodologiko parte-hartzailea eta egiaztatze prozesu praktikoa azalduko ditugu, baita bertan erabilitako teknikak eta emaitza bera ere, lau helburu, hamabi irizpide eta hogeita hamabost adierazle dituen sistema. Lana biribiltzeko proposamenaren inguruko eztabaida eta bere ekarpen teoriko eta praktikoak jasotzen ditugu. [EN] Production and consumption of organic farm food have continuously and
significantly increased during last years. New consumer groups have emerged, inspired by new motivations: health, environment, local food and local economy. This context has created new options for farming activities, despite most of farmers are not used to planning of marketing decisions. The aim of this research is to analyze innovative approaches for marketing management, with special focus on the holistic-agroecological approach and its adaptation to farming activity.
In addition, the relevance of organic food marketing policy management is highlighted and, as result, a sustainable indicator system is proposed. These indicators have been introduced as a guide for farms and organizations to help in the sustainable management of organic food marketing strategies. Following the logical and goals of the research, the design of the indicator system has been developed by a participatory process and it has been validated in practice. Used techniques and results are also showed: a system with four goals, twelve criteria and thirty five indicators. As conclusion, we expose the discussion on theoretical and practical proposals.