Euskararen irakaskuntzaren baliabideak. Idatzizko iritzi-gutuna lantzeko sekuentzia didaktikoa
Laburpena
Idatzizko iritzi-gutuna lantzeko Sekuentzia Didaktiko bat eraiki da lan honetan. Horretarako, lehenik, argudiaketaren berezko ezaugarriak azaldu eta honek Nafarroako D ereduko Batxilergoko Curriculum ofizialean duen lekua ikusi da. Curriculumaren beharrei erantzunez, irakaskuntza baliabide gisa testu-generoa erabiltzearen arrazoiak ere azaldu dira. Bigarrenik, bildutako corpusaren analisi eta azterketa egin da, hemen ikusitako gabezi eta gaitasunetan oinarriturik eraiki baita ondotik datorren Sekuentzia Didaktikoa. Azkenik, ondorioak zehaztu dira.