Iruñeko Antso III.aren 1035eko agiria: faktore feudal eta politikoak banaketaren mitoaren atzean
Abstract
Antso III.ak 1035an idatziriko dokumentuaren inguruan
luze eta ugari
idatzi da
denbora askoan zehar.
Errege iruindar honek XI. mendean eskuraturiko nagusigo
politikoak, lurralde ezberdin asko bere kontrolpean metatuz, hurrengo mendeetan
pertsonaia honi
eman zitzaion garrantzia historikoa
bideratu zuen.
Seguruenik arrazoi
honengatik, XX. mendearen bigarren
erdira arte Antso III.ak bere erresuma edo
domeinuekin semeen artean eginiko banaketaren mitoa izan zen ikuspuntu nagusia
gertakizun historiko
hau aztertzerakoan,
gerora garatu ziren
erresuma hispaniko
nagusien (Gaztela eta Aragoi, batik bat) sorburu gisa planteatuz.
Zentzu honetan,
1035eko dokumentu hau sarritan errege iruindar honek buruturiko ustezko testamentu
gisa aurkeztua izan zen denbora askoan zehar.
Baina egia esan,
jada testuaren edukia gainetik ikusiz
bereiz
daiteke agiri
honetan
ez
dagoela
inongo testamenturik, eta
bertan
ez dela erresumaren banaketa formal bat
ematen;
benetan azaltzen dena Antso III.ak bere seme Ramirori eginiko lur-dohaintza bat,
eta azken honek bere anaia Garzeari eginiko zin bat
da.
Horrela, XX. mendearen
bigarren erditik
garaturiko planteamendu berriei zentzua jarraituz, agiri hau bestelako
ikuspuntu batetik
analizatuko dugu.
Izan ere, testuaren edukiaren atzean
XI. mendeko testuinguru iruindarrarekin
loturiko beste aspektu batzuk antzematen dira, batez ere feudalizazio
arekin eta
nobleziaren indartze eta lurraldetzearekin loturik.
Zentzu honetan,
agirian agertzen den
lur-dohaintzak
Iruñeko erresumaren periferian gertatzen ari zen baroien interesen
lurraldetzea aztertzeko balioko digu;
testuaren
edukia
nagusiki Aragoiko baroien
kasuarekin loturik
dago, baina ezin dugu ahaztu faktore honek beste iruindar eremu
batzuetan ere eragina izan zuela.
Bestalde, bai dohaintzan eta baita zinean ere
ezartzen
diren berme ezberdinek-Gartzea eta Ramiroren arteko harreman onak segurtatzeko ezarriak-,
anaia bien arteko erlazioa dokumentuaz haratago nola garatu zen
aztertzeko
balioko digu,
bien portaera aldakorra feudalismoko jaunen arteko adibide tipikoa dela
ikusiz.
Baina edukiaz gain
agiriak
ere baditu beste azterbide
interesgarri batzuk ere;
feudalismo
aren zantzu dokumentalei dagokienean –lengoaia eta formarekin loturik,
nagusiki-
erreferentzia gisa balioko digu,
XI. mendeko
erdialdean garatzen zebilen
formalizazio
dokumentala orokorki analizatzerako orduan