Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorBengoa Pérez, Mikel ORCID
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T18:41:04Z
dc.date.available2017-05-02T18:41:04Z
dc.date.issued2017-05-02
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21333
dc.description.abstractAntso III.ak 1035an idatziriko dokumentuaren inguruan luze eta ugari idatzi da denbora askoan zehar. Errege iruindar honek XI. mendean eskuraturiko nagusigo politikoak, lurralde ezberdin asko bere kontrolpean metatuz, hurrengo mendeetan pertsonaia honi eman zitzaion garrantzia historikoa bideratu zuen. Seguruenik arrazoi honengatik, XX. mendearen bigarren erdira arte Antso III.ak bere erresuma edo domeinuekin semeen artean eginiko banaketaren mitoa izan zen ikuspuntu nagusia gertakizun historiko hau aztertzerakoan, gerora garatu ziren erresuma hispaniko nagusien (Gaztela eta Aragoi, batik bat) sorburu gisa planteatuz. Zentzu honetan, 1035eko dokumentu hau sarritan errege iruindar honek buruturiko ustezko testamentu gisa aurkeztua izan zen denbora askoan zehar. Baina egia esan, jada testuaren edukia gainetik ikusiz bereiz daiteke agiri honetan ez dagoela inongo testamenturik, eta bertan ez dela erresumaren banaketa formal bat ematen; benetan azaltzen dena Antso III.ak bere seme Ramirori eginiko lur-dohaintza bat, eta azken honek bere anaia Garzeari eginiko zin bat da. Horrela, XX. mendearen bigarren erditik garaturiko planteamendu berriei zentzua jarraituz, agiri hau bestelako ikuspuntu batetik analizatuko dugu. Izan ere, testuaren edukiaren atzean XI. mendeko testuinguru iruindarrarekin loturiko beste aspektu batzuk antzematen dira, batez ere feudalizazio arekin eta nobleziaren indartze eta lurraldetzearekin loturik. Zentzu honetan, agirian agertzen den lur-dohaintzak Iruñeko erresumaren periferian gertatzen ari zen baroien interesen lurraldetzea aztertzeko balioko digu; testuaren edukia nagusiki Aragoiko baroien kasuarekin loturik dago, baina ezin dugu ahaztu faktore honek beste iruindar eremu batzuetan ere eragina izan zuela. Bestalde, bai dohaintzan eta baita zinean ere ezartzen diren berme ezberdinek-Gartzea eta Ramiroren arteko harreman onak segurtatzeko ezarriak-, anaia bien arteko erlazioa dokumentuaz haratago nola garatu zen aztertzeko balioko digu, bien portaera aldakorra feudalismoko jaunen arteko adibide tipikoa dela ikusiz. Baina edukiaz gain agiriak ere baditu beste azterbide interesgarri batzuk ere; feudalismo aren zantzu dokumentalei dagokienean –lengoaia eta formarekin loturik, nagusiki- erreferentzia gisa balioko digu, XI. mendeko erdialdean garatzen zebilen formalizazio dokumentala orokorki analizatzerako orduan
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleIruñeko Antso III.aren 1035eko agiria: faktore feudal eta politikoak banaketaren mitoaren atzean
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-26T06:15:13Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister61211-632393-10
dc.identifier.gaurassign27288-632393


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record