2016 barometroa. Jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak

View/ Open
Date
2017Author
Gómez Parada, Antonio
Metadata
Show full item recordAbstract
Txosten hau eginda, helburu hauek bete nahi izan ditugu:
1. 2016ko barometroaren datuak aurkeztea. Euskal gizarteak jatorriz atzerritarrak diren biztanleekiko dituen jarrera, sinesmen, iritzi, balio eta abarren deskribapen panoramikoa jasotzen du barometroak, eta immigrazioarekiko jarrera hobekien azaltzen duten aldagai soziodemografiko garrantzitsuenak nabarmentzen ditu.
2. Jarrera eta iritzi horien bilakaera aztertzea, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004. urteaz geroztik egindako barometroak oinarritzat hartuta. Hain zuzen, gaur egungo barometroen aurrekaria izan zen 2004an egindako lehen barometro hura, eta 2007az geroztik urtero egiten da, metodologia eta eduki aldetik gaur egungo formatuari jarraituz.
3. Krisi garaian edo ekonomiaren goranzko zikloaren amaieran jarrera eta pertzepzio horiek okerrera egingo zutela iragartzen zutenen iritzia edo ustea zenbateraino betetzen den ala ez detektatzen saiatzea.
4. Azpimarratu egin behar da EAEko biztanleria-taldeetan jarrera-alde esanguratsuak ezarri ahal diren arren, antzekotasunak desberdintasunak baino ugariagoak direla: aldagai soziodemografikoek desberdintasunetako batzuk baino ez dituzte azaltzen, eta alde horiek pertsonen artekoak dira gehiago, taldeen artekoak baino. Oro har, biztanle gehienak anbibalenteak dira (diskurtso kontrajarriak ditugu) eta taldeen artean dauden desberdintasunak ez dira muturreko jokabideen adierazgarri; aitzitik, gehiago dira ñabardurazko edo intentsitatezko aldeak. Hori ondorioztatzen da, halaber, 2007tik hona egindako immigrazioarekiko tolerantzia-indizearen azterketetatik.
5. Euskal populazioaren tipologia bat eraikitzea, zenbait talderen artean nabarmendu ditugun eta estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak adierazteko; baina, era berean, azpimarratzea, gure tolerantzia-indizearen arabera, desberdintasun horiek taldeen arteko intentsitate-desberdintasunak direla, baina ezin dela esan muturreko talde kontrajarririk edo polarizaturik dagoenik. 2015eko datuekin alderatuta, tolerantzia-indizeak euskal gizartearen irekitze-mailaren hobekuntza adierazten du.