dc.description.abstract | "Atzerriko immigrazioarekiko jarrera eta pertzepzioak EAEn” azken barometrotik urtebete igaro den honetan, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako 2015eko Barometroaren emaitzak aurkeztuko ditugu ondoren. María José Martín Herrero, José Antonio Oleaga Páramo, Gorka Moreno Márquez, Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe, Maite Fouassier Zamalloa, Iraide Fernández Aragón, Julia Shershneva eta Beatriz Otero Gutiérrez arduratu dira 2015eko Barometroaz. Horiez gain, Taide Arteta Esnal arduratu da txostena lantzeaz, eta Antonio Gómez Parada dokumentazio eta bibliografia euskarriaz.Txosten hau eginda, helburu hauek bete nahi izan ditugu:2015eko barometroaren datuak aurkeztea. Euskal gizarteak atzerriko immigrazioarekiko dituen jarrera, sinesmen, iritzi, balio eta abarren deskribapen panoramikoa jasotzen du barometroak, eta immigrazioarekiko jarrera hobekien azaltzen duten aldagai soziodemografiko garrantzitsuenak nabarmentzen ditu.Jarrera eta iritzi horien bilakaera aztertzea, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004. urteaz geroztik egindako barometroak oinarritzat hartuta. Hain zuzen, gaur egungo barometroen aurrekaria izan zen 2004an egindako lehen barometro hura, eta 2007az geroztik urtero egiten da, metodologia eta eduki aldetik gaur egungo formatuari jarraituz.Krisi garaian edo ekonomiaren goranzko zikloaren amaieran jarrera eta pertzepzio horiek okerrera egingo zutela iragartzen zutenen iritzia edo ustea zenbateraino betetzen den ala ez detektatzen saiatzea.Azpimarratu egin behar da EAEko biztanleria-taldeetan jarrera-alde esanguratsuak ezarri ahal diren arren, antzekotasunak desberdintasunak baino ugariagoak direla: aldagai soziodemografikoek desberdintasunetako batzuk baino ez dituzte azaltzen, eta alde horiek pertsonen artekoak dira gehiago, taldeen artekoak baino. Oro har, biztanle gehienak anbibalenteak dira (diskurtso kontrajarriak ditugu) eta taldeen artean dauden desberdintasunak ez dira muturreko jokabideen adierazgarri; aitzitik, gehiago dira ñabardurazko edo intentsitatezko aldeak. Hori ondorioztatzen da, halaber, 2007tik hona egindako immigrazioarekiko tolerantzia-indizearen azterketetatik.Euskal populazioaren tipologia bat eraikitzea, zenbait talderen artean nabarmendu ditugun eta estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak adierazteko; baina, era berean, azpimarratzea, gure tolerantzia-indizearen arabera, desberdintasun horiek taldeen arteko intentsitate-desberdintasunak direla, baina ezin dela esan muturreko talde kontrajarririk edo polarizaturik dagoenik. 2014ko datuekin alderatuta, tolerantzia-indizeak euskal gizartearen irekitze-mailaren hobekuntza adierazten du. | es_ES |