MoTe2 konposatuaren kristal-egitura eta egitura-elektronikoaren ab-initio kalkuluak
Ver/
Fecha
2018-04-18Autor
Iraola Iñurrieta, Mikel
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Trantsizio metalekin osatutako dikalkogenoak (ingeleraz TMD) egoera solidoaren
fisikaren ikergai izan dira azken hamarkadetan. Interesa bereziki haien
erdieroale izaeran zentratu da (adibidez, MoS2 konposatua), honek ikuspuntu
teknologikotik interesgarri egiten baititu, esate baterako, elektronikan izan ditzaketen
aplikazioengatik. Dena den, azken denboraldian interesa piztu dutenak
erdimetal izaeradun TMDak dira, besteak beste Weyl egoerak [4] eta presio bidez
molda daitekeen supereroankortasuna [5] erakusten baitituzte.
MoTe2 konposatua bereziki interesgarria da, izaera elektroniko desberdineko
(erdimetal eta erdieroale) kristal-egituretan aurki daitekeen TMD material
bakarra delako. Honek supereroankortasuna kristalaren egiturarekin eta banda
egiturarekin erlazionatzen dituen zenbait ereduren baliogarritasuna konprobatzeko
balio beharko luke. Gainera, presio bidez molda daitekeen supereroankortasuna
duela frogatu da, propietate hau egitura monokliniko eta ortorronbiko
arteko fase-trantsizioarekin erlazionatuta dagoela ondorioztatu delarik; hau dela
eta, korronteen garraioan zentratutako zenbait tresna eraikitzeko interesgarria
izan daiteke. Aldi berean, zenbait efektu topologikoren azterketa ahalbidetu
dezake, hala nola Weyl-en egoeren analisia. Horretaz gain, MoTe2 konposatuarekin
bi dimentsioko materialak sortu daitezkeenez, Hall efektua aztertzeko
erabil daiteke.
Lanak hainbat helburu ditu: lehenik, MoTe2-aren egitura ortorronbiko eta
monoklinikoaren arteko fase-trantsizioa aztertu nahi dugu. Ondoren, kristalegitura
hauetako bakoitzaren egitura-elektronikoa kalkulatu nahi dugu; azkenik,
presioak eta spin-orbita akoplamenduak egonkortasun eta banda-egituretan
duen eragina aztertu nahi dugu.
Txostena 5 ataletan banaturik dago: lehenengo atalean, Dentsitate Funtzionalaren
Teoria (DFT) aurkeztuko dugu, spinaren eta efektu erlatibisten inplementazioak
ere iruzkinduko ditugularik; bigarrenean, spin-orbita akoplamenduak
solidoen egitura elektronikoan izan dezakeen eragina azaltzen da. Bi atal
hauek lana garatzeko ulertu behar diren kontzeptu teorikoak biltzen dituzte. Hirugarren
eta laugarren ataletan, MoTe2-aren kristal-egituren eta banda-egituren
ab-initio metodo bidezko analisia aurkezten da. Amaitzeko, bosgarren atalean,
analisiaren ondorioak biltzen dira.