UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Ciencia y Tecnología
  • Trabajos Académicos-Facultad de Ciencia y Tecnología
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Ciencia y Tecnología
  • Trabajos Académicos-Facultad de Ciencia y Tecnología
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

LGTBI+fobiaren inguruko hezkuntza-tailer bat sortzeko lan biologikoa

Thumbnail
View/Open
Lan osoa (1.824Mb)
Date
2020-01-16
Author
González Lugo, Maite Andreína
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/38540
Abstract
[EUS] Azken urteotan, LGBTI+ kolektiboak ikusgarritasuna irabazi du. Hala ere, gaur egun oraindik 72 herrialdetan homosexualitatea delitua da eta 8 -tan heriotza zigorra ezartzen da. Espainiar estatuari dagokionez, probintzia guztietatik, Bizkaia da sexu orientazioaren eta sexu identitatearen aurkako eraso gehien dituen hirugarrena, aurretik Madril eta Bartzelona egonik. Gainera, azken 20 urteetan LGBTI+ kolektiboari zuzendutako gorroto-delituak igo egin dira Estatu mailan. Honek pentsatzera eraman gaitzake arazoaren fokalizazioa agian ez dela egokia. Hau da, LGBTI+ gaia alor psiko-sozio-kultural batetik soilik landu beharrean, alor biologikotik ere landu beharko litzatekeela. Izan ere, indibiduo sozialaz gain biologikoak ere bagara. Hori dela eta, lan honetan LGBTI+ gaiaren inguruko ikerketa biologikoetan landutakoa bilduko da. Material hori oinarritzat hartuta, LGBTI+fobia lantzeko hezkuntzatailer bat proposatuko da ere. Gai honen inguruko orain arteko ikerketetan, genetikak sexu orientazioan eta genero identitatean parte-hartu dezakeela proposatzen da. Honi, epigenetikak duen eragina ere gehitzen zaio, batez ere umetokiko inguruneari dagokiola. Honi lotuta, hormona antolatzaileek animalion garunean zein sexu portaeretan duten eragina aipatzen da. Bide honetatik ere, indibiduo bakoitzean 3 sexu desberdindu daitezkeela esaten da: kromosomikoa, gonadala eta garunekoa. Hauek garapen bidean aldi desberdinetan garatzen direnez, proposatzen da ez dutela zertan bat etorri behar. Hau da, “gorputz bat genero bat” dogma zalantzan jartzen da. Gainera, eboluzioan mantendu diren jarrerak izanik, marko ebolutiboaren barruan mekanismo adaptatzaile orokortzat proposatzen dira ere. Orokorrean, sexu orientazioa eta genero identitatea gene-sare konplexu baten ondoriozkoa izan daitekeela proposatzen da, faktore ez genetikoak ere parte hartuko dutelarik.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Ciencia y Tecnología

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka