Show simple item record

dc.contributor.advisorManzano Basabe, Carmen ORCID
dc.contributor.authorGonzález Lugo, Maite Andreína
dc.contributor.otherF. CIENCIA Y TECNOLOGIA
dc.contributor.otherZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F.
dc.date.accessioned2020-01-16T18:21:54Z
dc.date.available2020-01-16T18:21:54Z
dc.date.issued2020-01-16
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38540
dc.description.abstract[EUS] Azken urteotan, LGBTI+ kolektiboak ikusgarritasuna irabazi du. Hala ere, gaur egun oraindik 72 herrialdetan homosexualitatea delitua da eta 8 -tan heriotza zigorra ezartzen da. Espainiar estatuari dagokionez, probintzia guztietatik, Bizkaia da sexu orientazioaren eta sexu identitatearen aurkako eraso gehien dituen hirugarrena, aurretik Madril eta Bartzelona egonik. Gainera, azken 20 urteetan LGBTI+ kolektiboari zuzendutako gorroto-delituak igo egin dira Estatu mailan. Honek pentsatzera eraman gaitzake arazoaren fokalizazioa agian ez dela egokia. Hau da, LGBTI+ gaia alor psiko-sozio-kultural batetik soilik landu beharrean, alor biologikotik ere landu beharko litzatekeela. Izan ere, indibiduo sozialaz gain biologikoak ere bagara. Hori dela eta, lan honetan LGBTI+ gaiaren inguruko ikerketa biologikoetan landutakoa bilduko da. Material hori oinarritzat hartuta, LGBTI+fobia lantzeko hezkuntzatailer bat proposatuko da ere. Gai honen inguruko orain arteko ikerketetan, genetikak sexu orientazioan eta genero identitatean parte-hartu dezakeela proposatzen da. Honi, epigenetikak duen eragina ere gehitzen zaio, batez ere umetokiko inguruneari dagokiola. Honi lotuta, hormona antolatzaileek animalion garunean zein sexu portaeretan duten eragina aipatzen da. Bide honetatik ere, indibiduo bakoitzean 3 sexu desberdindu daitezkeela esaten da: kromosomikoa, gonadala eta garunekoa. Hauek garapen bidean aldi desberdinetan garatzen direnez, proposatzen da ez dutela zertan bat etorri behar. Hau da, “gorputz bat genero bat” dogma zalantzan jartzen da. Gainera, eboluzioan mantendu diren jarrerak izanik, marko ebolutiboaren barruan mekanismo adaptatzaile orokortzat proposatzen dira ere. Orokorrean, sexu orientazioa eta genero identitatea gene-sare konplexu baten ondoriozkoa izan daitekeela proposatzen da, faktore ez genetikoak ere parte hartuko dutelarik.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbiologiaes_ES
dc.subjectLGBTI
dc.subjectLGBTI+
dc.subjecthezkuntza-tailer
dc.subjecttaller educativo
dc.subjectbiología
dc.titleLGTBI+fobiaren inguruko hezkuntza-tailer bat sortzeko lan biologikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-02-20T10:09:26Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, Maite Gonzalez Lugo
dc.contributor.degreeGrado en Biología;;Biologiako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurregister93480-707763-05
dc.identifier.gaurassign66875-707763


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record