Makromizetoak, ekosistemetako bizidun ahaztuak
Ekaia 13 : 15-27 (2000)
Abstract
Makromizetoak fruitu-gorputz ikuskorrak garatzen dituzten onddoak dira. Lan honetan, makromizeto-komunitateen azterketen berri eskaintzen da; besteak beste, zertan oinarritzen diren, zein arazo dituzten, etab. Onddo talde honen beherakada ikusita, arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen aipatzen dira. Eta azkenik, ekosistemetan duten garrantzia azaldu ondoren, onddo-komunitate hauen ikerketaren beharra agerian uzten da.