Hidrogeno atomoaren energi mailen banatzea eremu kubiko batean
Ekaia 14 : 91-98 (2001)
Abstract
Atomo baten simetria jaisten denean, haren energi mailen banatzea gertatzen da. Energi maila eta uhinfuntzio berriak kalkulatzeko Schrödinger-en ekuazioa ebatzi behar dugu. Baina ebazpen hau oso zaila izan daiteke, batez ere simetria jaisten den heinean. Taldeen teoriaren bidez energi mailen banatze kualitatibo eta uhin-funtzioen menpekotasun angeluarra oso sinpleki aurki dezakegu.