Saiakera zientifikoa idazteko apiapuntu bat
View/ Open
Date
2002Author
Altonaga Sustatxa, Kepa
Metadata
Show full item record
Ekaia 15 : 127-149 (2002)
Abstract
Hiru alor desberdinetatik hegaldatu da idazlan honetako gogoeta. Batetik, eta saiakera zientifikoa literatur generotzat erreibindikatu ostean, egileak ezinbestekotzat jo du prosa zientifikoaren euskarazko eredu espezifiko bat, maila literarioa ahalbidetuko duena, zehaztasuna eta dotorezia elkartuz. Bestalde, saiakera zientifikoa idazteko hauta daitezkeen gai posibleei buruz dihardu, bai gai lokalen eta bai gai unibertsalen argi-ilunak aipatuz, eta, aldi berean, idazmaila desberdinek eskainitako aukerak aztertuz. Hirugarrenik, irakurle idealaren gaineko gogoeta dugu: norentzat idatzi, eta zelan idatzi, irakurle ideal horrekiko komunikazioa optimoa izan dadin. Alde horretatik, babelizazio, teutonizazio eta plebifikazio kontzeptuen inguruko aurkezpen eta eztabaida dakarkigu.