Show simple item record

dc.contributor.authorElosegi Irurtia, Arturo ORCID
dc.date.accessioned2020-01-17T17:33:06Z
dc.date.available2020-01-17T17:33:06Z
dc.date.issued2002
dc.identifier.citationEkaia 16 : 135-146 (2002)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38689
dc.description.abstract2001eko abenduan Euskal Idazleen Elkarteak prosa zientifikoaren inguruko jardunaldiak antolatu zituen Udako Euskal Unibertsitatearen ikastegi nagusian, eta auskalo zergatik, ni ere bertara gonbidatu ninduten. Hitzaldia idatziz ere aurkez genezan eskatu ziguten, nonbait argitaratzeko asmotan edo. Horrela egin nuen, idazle jendearen artean, eta haiek zirikatzeko, onargarriak iruditzen zitzaizkidan lizentzia poetiko, linguistiko eta ortografikoak erabiliz. Denbora igaro da, ordea, eta han idatzitakoa papere- raturik ikusi ezinak erraiak erre dizkit. Ekaian argitaratzeko aukera iritsi denean, beraz, ia pentsatu gabe baiezkoa eman dut, baina idatzitakoaren estiloari muzin ez egiteko baldintzarekin, aldizkari zientifikoetan ere dosi txikitan kalterik egiten ez duelakoan. Hor- taz, testuan barrena nahita hautsitako arauak ikusiko dituzu, pertsona zehatzen aipamen gordinak, eta ateraldi ustez zelebreak. Neroni naiz, eta ez Ekaiako edizio-taldea, hauen guztien arduradun eta errudun bakarra. Zertarako eta noiz idatzi zen kontutan hartuko duzula, eta molde horien pean ezkutatzen diren ideia serioak atzemanen dituzula besterik ez dut espero. Amaitzeko, aitor dezadan gauza batek harritu ninduela beste deusen gainetik: hitzaldia eman nuenean entzuleen artean inongo aurkaririk ez topatu izana. Bertan oso eskola kontrajarrietako kideak zeuden (fakzio etsaietako integristak esanen nuen egun hartan), eta guztiak nirekin ados egoteak txunditu ninduen. Politikarien gisan, entzule guztientzako erakargarriak diren hutsalkeriak esaten hasi ote naiz? Edo benetan ez dago halako alderik batzuen eta besteen artean? Zerorri epaile.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskara zientifikoa natur zientzietan: sena eta sonaren artean orekan
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2002, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record