Gizonezkoentzako pilula antikontzeptiboa: errealitatea ala fikzioa?
Ekaia 22 : 121-129 (2009)
Abstract
Gaur egun gizonezkoengan oso urriak dira ugalketa eragozteko dauden aukerak. Izan ere XIX. mendetik erabili izan dira gaur eskuragarri ditugun gizonezkoentzako antisorgailu-metodo bakarrak: preserbatiboak eta basektomia. Horregatik, osasunerako mundu-erakundeak (OME-ak) lehentasuna eman die gizonezkoentzako antisorgailu itzulgarriak garatzeko ikerketei. Bultzada horri esker, dagoeneko hainbat urrats eman dira espermatozoideen sorkuntza geladiarazte aldera eta gehienek terapia hormonalean dute itxaropena. Badirudi testosterona eta beste molekula batzuen arteko konbinazioak direla aukerarik egokienak. Hala ere, urte batzuk igaro beharko dira oraindik botika hau merkatura heldu aurretik, hobetu beharreko hainbat alderdi daude eta.