Hidrogeno energia-bektorea II: gordetzea eta energia-lorpena
View/ Open
Date
2009Author
Ayastuy Arizti, José Luis
Metadata
Show full item record
Ekaia 22 : 39-55 (2009)
Abstract
Aurreko artikulu batean [Ekaia 21 (2008) 65-88] hidrogeno-ekonomiaren lehen zatia den hidrogeno-ekoizpena aztertu da. Haren jarraipena den lan honetan hidrogeno-ekonomiaren beste bi zatiak aztertuko dira: gordetzea eta erabilera azken buruko energia bihurtzeko. Hidrogeno-ekonomiarako trantsizioan ari garen honetan, bi prozesuak hobetzen eta garatzen ari dira teknologiaren ikuspuntutik, besteak beste, kostuak murrizteko. Ahal den bolumen txikiena erabiliaz hidrogenoa gordetzeko metodo fisiko eta kimikoen deskribapena aztertuko dira hemen, bai eta arlo horietan ikerkuntzak dauzkan erronka nagusiak ere. Azkenik, hidrogenotiko energia-lorpenerako metodo eraginkorrena den erregai-pilaren egitura eta eragiketa aztertuko dira.