Informatika ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleek duten jarreraren azterketa konparatiboa
Fecha
2011Autor
Cortés Etxabe, Itziar
Fernández González, Victoria
Irigoyen Garbizu, Itziar
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ekaia 24 : 205-217 (2011)
Resumen
Azken hamarkadetan emakumezko ikasleen ehunekoa nabarmen jaitsi da UPV/EHUko Informatika Ingeniaritzako titulazioan. Fenomeno hori ez da UPV/EHUn bakarrik gertatzen, mundu mailan ere gauza bera gertatzen dela adierazten baitute datuek. Informatika Ingeniaritzan gertatzen den genero-ezberdintasunak aztertzeko ikasketen bukaerako proiektu bat garatu zen, bi helburu nagusi hartuta. Lehenengoa, ikasleei informazioa helaraztea ezberdintasun horren inguruan hausnar zezaten, eta bigarrena, genero ezberdintasunari buruzko ikasleen jarrera hobeto ezagutzea. Azken honetarako inkesta baten bidez jaso ziren ikasleen iritziak, eta ondoren, estatistikoki aztertu ziren. Itziar Cortés ikasleak egin zuen karrera bukaerako proiektu hori eta lan honetan jaso dira lortutako emaitzak.