Show simple item record

dc.contributor.authorBlas Martín, Maite de
dc.date.accessioned2020-01-17T18:26:32Z
dc.date.available2020-01-17T18:26:32Z
dc.date.issued2012
dc.identifier.citationEkaia 25 : 97-115 (2012)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38793
dc.description.abstractKonposatu Organiko Lurrunkorrak (KOL) atmosferako kutsatzaile atmosferiko nagusien artean daude, ingurumenean eta giza osasunean izan ditzaketen aurkako eraginak direla-eta. Bilbo bezalako kokalekuetan, industriaz inguraturik dauden hiri-zonaldeetan, arreta handia eskaini behar zaio KOLen monitorizazioari, bertako eta inguruko iturrien ekarpena nabarmena izaten baita. Gainera, Bilbo orografia konplexuko eremuan kokaturik dago, kutsatzaileak sakabanatzeko aurkako baldintzak ohikoak izaten direlarik. Lan honetan Bilbon neurtutako KOL toxiko batzuen kontzentrazioak aztertuko dira, 1997-2001 eta 2006-2008 urteetan zehar luzatu zen etengabeko, on-line eta ordukako neurketa-programaren barnean. Denbora-eskala desberdineko kontzentrazio-profilak erabiliz eta kokalekuaren sakabanatze-baldintzak kontuan hartuz, KOL bakoitzaren ustezko jatorriak eta jasandako atmosferako prozesuak aztertzen dira. Emaitzen arabera, ibilgailuen isuriak dira KOL aromatikoen jatorri nagusia Bilbon, baina badaude trafikoaz gain industria-jatorria duten konposatuak, bentzenoa esate baterako. Azken hau, oraingoz, Europar Zuzendaritzak arautzen duen KOL bakarra da. Aztertutako neurketa-epean, bentzenoaren kontzentrazio-muga ez zen gainditu Bilbon eta, gainera, haren kontzentrazioa era nabarmenean murriztu zen 1997tik 2008ra. KOL kloratuen iturri nagusiak industria eta dendak dira. Azkenik, egiaztatu zen neurketa-epean zehar KOLen inhalazioak ez duela giza osasunean berehalako eragin kaltegarririk, baina minbizia sortzeko arriskua areagotzen duela.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleKonposatu organiko lurrunkorren bidezko kutsadura Bilboko atmosferan
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2012, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record