Show simple item record

dc.contributor.authorZabaleta Lopetegui, Ane
dc.contributor.authorAntigüedad Auzmendi, Ignacio
dc.date.accessioned2020-01-17T18:30:30Z
dc.date.available2020-01-17T18:30:30Z
dc.date.issued2012
dc.identifier.citationEkaia N. Extra : 33-59 (2012)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38807
dc.description.abstractNolakoa izango gure inguruko ibaien ur-emarien bihar-etziko bilakaera? Goranzkoa, beheranzkoa ala joera argirik gabekoa? Eta urtaro bakoitzean bilakaera bera izango ote? Galdera hauei erantzuna ematea ez da batere erraza, hamaika zalantzazko baitira. Ausartu behar, hala ere, ur-emarion bilakaeraren noranzkoa behintzat argitzen, bihar-etzi gure lurraldean izan daitezkeen egoera hidrologikoetarako hurbilketa bat egiten. Helburu hori izanda ere, abiapuntua iraganera begiratzea izan da. Azken hamarkadetako emari serieak aztertu ditugu, estatistikoki, horietan joerarik ote den jakite aldera. Horrela, ondorioztatu dugu azken urteetan gero eta lurralde-homogenizazio handiagoa dagoela emari tarte guztien bilakaeran (batez bestekoenean eta muturrekoenean); beheko emari aldia udan eta udazkenean luzatuz doa, eta goiko emari aldia, ordea, neguan eta udaberrian luzatzen ari da. Beste modu batera esanda, urtean zehar hidrograma zabalduz doa muturretan. Ibai-arroen zonalde mailako portaera hau klimaren aldaketa baten seinale hidrologikotzat har daiteke. Orain arteko bilakaera honek datozen urteetakoa baldintzatuko du. Bestalde, modelo hidrologikoak erabiltzen hasi gara hainbat arrotan, XXI. mendean zehar izan litezkeen bilakaerak simulatzeko. Horretarako eskura dauden hainbat klima-proiekzio eta hainbat igorpen-egoera hartu ditugu oinarri, zalantzak zalantza. Ondorioak bat ez etorri arren, batez besteko ur-emarien gutxitze progresiboa igartzen da gehienetan, udan gehiago beste urtaroetan baino; udaberria suertatzen da definitzen zailena. Hortaz, 2060rako adibidez, % 7-22 arteko gutxitzea aurreikusten da Aixola arroburuko urteko ur-ekarpenetan. Arretaz irakurtzeko datuak dira, inondik ere, oraindik asko baita ikerketan sakontzekoa. Edonola ere, bihar-etziko ur-emarien bilakaera kliman izan daitezkeen gorabeherek ez ezik lurren erabileran izan daitezkeen aldaketek ere baldintzatuko dute, eta azken hauek gehiago epe motz-ertainean. Honetaz ere hainbat datu eta gogoeta bildu ditugu lanaren azkeneko partean.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleKlimaren seinale hidrologikoak EAEko arroetako ur-emarien joeretan: gerora begirako proiekzio hidrologikoak
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2012, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record