Show simple item record

dc.contributor.authorVillate Guinea, Luis Fernando
dc.contributor.authorUriarte Capetillo, Ibon
dc.contributor.authorIriarte Gabicagogeascoa, María Aranzazu
dc.date.accessioned2020-01-17T18:30:32Z
dc.date.available2020-01-17T18:30:32Z
dc.date.issued2012
dc.identifier.citationEkaia N. Extra : 89-117 (2012)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38810
dc.description.abstractGizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankton-ekosisteman. Hain zuzen, Ipar Atlantikoko plankton-ekosistema da gehien eta modu sistematikoagoan ikertu den itsas eremua, klima-aldaketak plankton-ekosistemetan bide duen eraginari buruzko informazio-iturri osatuena dena. Itsas eskualde honetan, behatu da berotze globalari egotziriko plankton-espezieen iparralderanzko lekualdatzea eta aldaketa fenologikoak gertatzen ari dela, eta era berean, badira plankton-ugaritasun, ekoizpen eta dibertsitatearen aldaketak, eta planktonaren eta bere kontsumitzaileen arteko erlazioen aldaketak ere. Azidifikazioaren eragina, berriz, gutxi ikertu da, eta ez da oso ondo ulertzen. Kostaldeko plankton-ekosistemei dagokienez, klima-aldaketari emandako erantzunak korapilatsuagoak eta identifikagaitzagoak dira, berotzearen efektuaz gain klima-aldaketak dakartzan beste eragile batzuen eta tokiko aldaketa antropogenikoen elkarrekintzaren ondorioz. Hala ere, euskal plataformako eta estuarioetako plankton komunitateetan ere azken urteotan behatuak dira klima-aldaketarekin zalantzarik gabeko zerikusia duten hainbat aldaketa, hala nola komunitate neritikoetan zein estuariotarretan berriki gertatu den ur beroetako hainbat espezieren agerpena eta hedapena. Egun, klima-aldaketak plankton-ekosistemaren gainean duen eragina agerikoa da, bai eskala globalean bai gure eskualdean, baina bere ondorioak hobeto ulertzeko eta aurreikusteko ezinbestekoa da denbora serieak eta iragarpen ereduak garatzea.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleklima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta euskal koltaldean
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2012, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record