Euskararako koma-zuzentzaile automatiko baterantz
Ekaia 26 : 385-417 (2013)
Abstract
XUXEN ortografia-zuzentzailearen arrakastaren ondoren eta IXA taldean Hizkuntzaren Prozesamenduan urtetan egindako lanari jarraiki, XUXENg euskarako gramatika- eta estilo-zuzentzailea garatzeko aurrerapausoak egiten dihardugu azken urteetan; horien artean kokatzen dugu hemen aurkeztuko dugun koma-zuzentzaile automatikoa ere. Tresna honen garapenerako, komak zuzen jartzeko lan teorikoak aztertu ditugu lehendabizi, eta ikasketa automatikoko teknikak eta erregeletan oinarritutakoak uztartu ditugu gero; koma-zuzentzaile bat garatzeko sintagmeneta perpausen identifikatzaile automatikoen beharra azaleratu du ikerketa honek.