Show simple item record

dc.contributor.advisorAlonso Aldama, Francisco Javier ORCID
dc.contributor.authorCanales Marquinez, Oihane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-22T16:22:21Z
dc.date.available2020-05-22T16:22:21Z
dc.date.issued2020-05-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43386
dc.description47 p. : il. -- Bibliogr.: p. 26-27
dc.description.abstractHonako lan hau Nikos Kabbadias idazle greziarraren literatura aztertzean datza. Horretarako, bere bizitza eta ingurune historiko eta literarioari buruzko sarrerak garatuko dira, irakurlea ondo kokatzeko eta autore honen idazteko modua eta estiloa ahalik eta oberen ulertu dezan; izan ere, garrantzitsua da idazle honen egoera ulertzea bere literaturan izan duen eragina hauteman ahal izateko eta bere idazteko modua ulertzeko eta estimatzeko. Ondoren, Li izeneko obran zentratuko gara: hizkuntzan, idazlan honi buruzko zenbait azalpenetan eta mundu klasikoarekin duen loturan oinarrituz. Gero, erabilitako baliabideak eta itzulpena egiteko liburuak zeintzuk diren jarriko dugu bibliografian eta lan honen gai esanguratsuenak ondorioetan bilduko ditugu lana behar bezala bukatzeko. Amaitzeko eta lan hau ahal den oberen eta zehatzen garatzeko, eranskin moduan Li obra euskarara itzuli dut, azalpenak ematen goazen heinean jatorrizko idazkiari erreferentziak egin ahal izateko. Bestalde, lan honen garapenerako aproposak iruditu zaizkidan zenbait eranskin txertatu ditut. Idazlea marinela izateak xarma berezia emango dio bere literaturari orokorrean eta obra honi berezeki; uste denez, bere bidai batean eta han bizi izandako bizipenetan oinarritzen delako. Honek liburu hau eta mundu klasikoa elkar-lotzea errazten du, batez ere Odisea-rekin, biak bidai-liburuak baitira. Homerok idatzitako liburu honen XI. kantuan zentratuko gara, Hadeserako jaitsiera edo bidaia kontatzen den rapsodian, hain zuzen. Greziar literatura klasikoko epopeia ezagunenean garatzen diren hainbat elementu eta egoera Kabadiasen liburu honetan ere agertzen direla ikus dezakegu, aurrerago aipatu eta azalduko dugun moduan; Greziako 30. belaunaldiko idazleek influentzia handia jaso zuten mundu klasikotik, eta beraien idazki asko Homero bezalako idazle ezagunetan oinarritu ziren; ez osorik, baina badaude, lehen aipatu bezala, oso beretsuak diren elementuak. Esate baterako, Kabadiasek Hadesaren antzeko paraje iluna deskribatu nahi duela dirudi Li obrako hainbat eszena deskribatzean. Obra honetako marinela era oso metaforikoan mintzatzen da, eta bere hizkera eta esandakoei buruz hainbat azalpen ere emango ditugu. Honekin batera, emakumeek idazle honen literaturan daukaten eginkizun eta garrantziari buruz zenbait gauza azalduko ditugu, liburu hau era egokian ulertzeko beharrezkoa baita, eta, aldi berean, autore berak munduarekiko daukan ikuspuntua aditzeko ere. Gainera, idazle honen idazkerak ahozkoaren zenbait ezaugarri ditu, eta horri buruz ere jardungo gara lan honetan.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleGreziar literatura modernoaren Klasikoak: Nikos Kabadias, betiereko bidaiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-05T06:06:08Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Filología
dc.contributor.degreeFilologiako Gradua
dc.identifier.gaurregister95742-801382-09
dc.identifier.gaurassign83434-801382


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record