UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Ermuko Andra Mariko kultura materiala: oinetakoek kontatzen dutena.

Thumbnail
View/Open
GrAL_Abaunza.pdf (515.1Kb)
Eranskina (1.473Mb)
Date
2020-11-18
Author
Abaunza Sánchez, Antón
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/48414
Abstract
2015. eta 2020. urteen bitartean, Ermuko Andra Mariko Santutegian indusketa arkeologikoak aurrera eraman dira eta horiei esker, eraikitako multzo monumentalaren inguruko ezagutzan asko sakontzea eta hedatzea lortu izan da. Elizako nekropoliaren indusketan, material ezberdin ugari aurkitu dira eta lan honen ikergaia, bertan aurkitu egin den oinetakoen bilduma da. Ikerketa honetan, beraz, zazpi hilobitan aurkitutako zazpi indibiduoen oinetakoak aztertzen dira. Kultura materialaren arrasto hauek, Andra Mariko hirugarren elizaren nekropolian aurkitu dira. Zehazki, oinetakoak nekropoli horretako bigarren eta laugarren ehorzketa faseetan erregistratu egin dira, XVI. eta XVIII. mendeen arteko kronologia ezarrita duten ehorzketetan. Oinetakoen bilduma hau, txikia izan arren oso esanguratsua da, nagusiki bi mota ezberdinetako oinetakoak ikusten direlako, narruzkoak eta kortxozkoak. Ezberdintasun argi hauek, materialak ikertzera eta ondorengo galdera planteatzera eraman naute: Oinetakoetan ikusten diren ezberdintasunak gizartean ere ikusi daiteke? Lan honen helburu nagusia, material hauen ikerketa arkeologikoak eman dezakeen informazioa aztertzea da, oinetako hauen deskribapena eta interpretazioa egiteko. Izan ere, garapen handiak egon dira oinetakoen lehenengo ikerketa sistematikoak eta interpretatiboak egiten hasi zirenetik, eta azken hamarkadan, ikuspuntu berriekin egin diren ikerketak plazaratu egin dira. Kasu honetan, materialekin eta hilobien erregistro fitxekin egin dudan ikerketa lanean oinarritutako informazioa eta deskribapen objektiboak ematen dira. Horretaz aparte, ikuspuntu kritikoarekin egindako interpretazioak ere proposatzen dira. Horrela, materialek eman dezaketen informaziotik abiatuz, gizartea ikertzeko ematen duten informazioaren aukerak baloratuko dira. Interpretazio aproposak egiteko, materialak testuinguru arkeologikoetan aztertzen diren bezala, oinetakoak ere ehorzketen testuinguruan ikertu behar dira. Hau da, oinetakoak eta gizakiak erlazionatu egin behar dira bi gauzak batera ikertuz. Izan ere janzkerak, pertsona baten ezaugarrien inguruko informazioa eman dezake eta era berean, indibiduoak bere oinetakoek izan dezaketen esanguraren berri ematen dute ere. Planteamendu honekin, ikerketa honetan indibiduoak eta gizakiak aztertu egiten dira izan dezaketen erlazioa interpretatzeko. Lan honen bukaeran, oinetakoek gizarte ezberdintasunak aztertzeko ematen duten informazioa interpretatu egiten da, errepresentatzen duten gizartea ezagutzeko tresna bezala baliatuz. Hau da, oinetakoetan ikusten diren forma, ekoizpen eta kalitatearen ezaugarriak, gizarte maila ezberdinekin erlazionatzen dira. Modu horretan, nekropoli horretan lurperatuta zegoen jendearen identitatea eta maila soziala ikertu dira. Orotara, oinetakoak kontuan izanik bi talde nagusi desberdintzen dira, kalitate handiko oinetakodunak eta kalitate baxuagoko oinetakoak zeramatenak. Era berean, oinetakoetaz baliatuz, Aro Modernoko gizarte ezberdintasunak ikertzen dira errealitate historiko honen ezagutzan aurrepausuak emanez.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka