UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Joan Scotten genero-kategoriak historiografian izandako eragina birpentsatuz

Thumbnail
View/Open
GrAL_Retolaza.pdf (164.1Kb)
Date
2020-12-21
Author
Retolaza Benito, Amaia
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/49200
Abstract
Bigarren olatu feministaren eragina dela eta, 60ko hamarkadatik aurrera, 70 eta 80ko hamarkadetan bereziki, feminismoaren teorialariek generoa izan zuten aztergai; eta analisirako kategoria erabilgarri gisa ulertzen hasi ziren gainera. Testuinguru horretan, Joan Wallach Scott historialari estatu batuarrak genero kategoriaren eta garai hartan gauzaturiko giro linguistikoaren harira nazioarteko historiografian erreferente bihurtu zen ekarpen izugarria egin zuen. Genero kategoria definitu eta Emakumeen Historiaren aurrean Genero Historiaren alde egindako ekarpen ikaragarriaz gain, ordura arte historian premisatzat erabili izan diren kontzeptuak, ahistorikotzat hartuak izan diren horiek historizatzearen beharra azpimarratu zuen, izan ere, bere ustez, gizarte-talde zapalduak historiaren erdigunean kokatuko dituen historia berri bat eraikitzeko lehenengo pausua aurrez genekiena deseraikitzea baita. Hori guztia gutxi balitz, garaiko historiaren oinarriak zalantzan jarri eta marxismo ortodoxoa kritikatu zituen, emakumeak subjetu historiko bihurtuz. Scotten ekarpenak eztabaida ugari eragin zituen, bai feminismoaren, bai ezkerraren eta baita Historiako disziplina osoaren barnean ere. Asko izan dira Scotten proposamena begi honez hartu dutenak; baina planteamendu kritiko eta berritzaile ororekin gertatu ohi den bezala, haren inguruan sorturiko erresistentziak ere ugariak izan ziren. 2011n, aurrez eginiko ekarpen horren berrikuspena egin zuen, hainbat urteren ostean generoak analisirako kategoria erabilgarria izaten jarraitzen ote zuen ala ez zalantzan jarriz. Berrikuspen hura, feminismoari auto-kritika garrantzitsua izan zen. Bertan, feministek historialarien akats berbera errepikatu dutela azpimarratu zuen, (nahikoa) ez historizatzea. Hasierako galderari erantzunez, esan daiteke generoak analisirako kategoria egokia izaten jarraitzen duen ala ez, ez dela hitzaren beraren araberakoa, ematen zaion erabileraren kritikotasunarena baizik. Scotten ekarpenaren garrantzia ikusita, ez da harritzekoa herrialde ezberdinetako mugimendu feministetan izan duen eragin politikoa. Eragin hori oso ezberdina izan da herrialdearen ezaugarrien eta bertako mentalitatearen arabera, jakina. Espainiako testuinguru atzerakoia ezaguturik esaterako, esan daiteke Scotten ideiak berandu, partzialki, eta oso era desberdin batean iritsi zirela Espainiako historiografia feministara. Amaitzeko, esan beharra dago bere ekarpenak historiografian izan duen garrantzia ukaezina den arren, Scottek ez duela nik nahi adinako arrakasta lortu emakumea historiaren erdigunera eramateko ahaleginean, eta beraz, bere eragina erlatiboa izan dela nolabait.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka