Show simple item record

dc.contributor.advisorLlona González, María ORCID
dc.contributor.authorRetolaza Benito, Amaia
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-12-21T18:24:05Z
dc.date.available2020-12-21T18:24:05Z
dc.date.issued2020-12-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/49200
dc.description23 p. -- Bibliogr.: p. 22-23
dc.description.abstractBigarren olatu feministaren eragina dela eta, 60ko hamarkadatik aurrera, 70 eta 80ko hamarkadetan bereziki, feminismoaren teorialariek generoa izan zuten aztergai; eta analisirako kategoria erabilgarri gisa ulertzen hasi ziren gainera. Testuinguru horretan, Joan Wallach Scott historialari estatu batuarrak genero kategoriaren eta garai hartan gauzaturiko giro linguistikoaren harira nazioarteko historiografian erreferente bihurtu zen ekarpen izugarria egin zuen. Genero kategoria definitu eta Emakumeen Historiaren aurrean Genero Historiaren alde egindako ekarpen ikaragarriaz gain, ordura arte historian premisatzat erabili izan diren kontzeptuak, ahistorikotzat hartuak izan diren horiek historizatzearen beharra azpimarratu zuen, izan ere, bere ustez, gizarte-talde zapalduak historiaren erdigunean kokatuko dituen historia berri bat eraikitzeko lehenengo pausua aurrez genekiena deseraikitzea baita. Hori guztia gutxi balitz, garaiko historiaren oinarriak zalantzan jarri eta marxismo ortodoxoa kritikatu zituen, emakumeak subjetu historiko bihurtuz. Scotten ekarpenak eztabaida ugari eragin zituen, bai feminismoaren, bai ezkerraren eta baita Historiako disziplina osoaren barnean ere. Asko izan dira Scotten proposamena begi honez hartu dutenak; baina planteamendu kritiko eta berritzaile ororekin gertatu ohi den bezala, haren inguruan sorturiko erresistentziak ere ugariak izan ziren. 2011n, aurrez eginiko ekarpen horren berrikuspena egin zuen, hainbat urteren ostean generoak analisirako kategoria erabilgarria izaten jarraitzen ote zuen ala ez zalantzan jarriz. Berrikuspen hura, feminismoari auto-kritika garrantzitsua izan zen. Bertan, feministek historialarien akats berbera errepikatu dutela azpimarratu zuen, (nahikoa) ez historizatzea. Hasierako galderari erantzunez, esan daiteke generoak analisirako kategoria egokia izaten jarraitzen duen ala ez, ez dela hitzaren beraren araberakoa, ematen zaion erabileraren kritikotasunarena baizik. Scotten ekarpenaren garrantzia ikusita, ez da harritzekoa herrialde ezberdinetako mugimendu feministetan izan duen eragin politikoa. Eragin hori oso ezberdina izan da herrialdearen ezaugarrien eta bertako mentalitatearen arabera, jakina. Espainiako testuinguru atzerakoia ezaguturik esaterako, esan daiteke Scotten ideiak berandu, partzialki, eta oso era desberdin batean iritsi zirela Espainiako historiografia feministara. Amaitzeko, esan beharra dago bere ekarpenak historiografian izan duen garrantzia ukaezina den arren, Scottek ez duela nik nahi adinako arrakasta lortu emakumea historiaren erdigunera eramateko ahaleginean, eta beraz, bere eragina erlatiboa izan dela nolabait.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectScottes_ES
dc.subjectemakume
dc.subjectgenero
dc.subjectgiro linguistiko
dc.subjectfeminismo
dc.titleJoan Scotten genero-kategoriak historiografian izandako eragina birpentsatuzes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-09-01T11:15:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister108116-829850-11
dc.identifier.gaurassign98561-829850


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record