Herri hizkeren lekukotasunak biltzen: zubererazko eskuizkribatu baten edizioa
View/ Open
Date
2008Author
Epelde Zendoia, Irantzu
Metadata
Show full item record
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 42(2) : 283-302 (2008)
Abstract
Zubererazko eskuizkribu baten faksimile edizioa da hau. Jatorrizko eskuizkribu argitaragabea Aurelia Arkotxa irakasleak aurkitu zuen Pariseko Biblioteka Nazionalean. Elizakoez beste, urriak dira zubereraz idatzitako era honetako testuak, areago teknikoak, eta halakotzat sailkatu behar dugu honako hau: sukalde-liburu anonimoa da eskuizkribua, 29 orrialdetan 8 errezeta biltzen dituena. Datazioaren aldetik ere ez daukagu berri zehatzik, baina lapurterazko Escualdun cocinera-rekin (Baiona, 1864) dituen ezaugarri komunengatik ematen du garai beretsukoa izan litekeela, hau da, hemeretzigarren mendearen erdialdekoa.