Euskararen lerrokadura ergatiboaren sorreraz
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 53(1-2) : 183-224 (2019)
Laburpena
Lan honetan, euskararen lerrokadura morfologiko ergatiboaren sorrera ikertzen da. Hau eragin zuen prozesua akitaniera eta latinarekiko kontaktuaren hasiera baino lehenago kokatu behar dugu, aitzineuskararen uneren batean.Trask-en (1977) proposamenari jarraikiz, onartuko da orainaldiko joskeretako eta lehenaldi/irrealiseko joskera askotako aditz jokatu iragankorren hasierako slot-a P-ak (= Patient) okupatzen duenez, “today’s morphology is yesterday’s syntax” Givón-en printzipioa (adib. nator AOV osagai-hurrenkeraren aldaketa.