Show simple item record

dc.contributor.advisorKortaxarena Rubio, Maider ORCID
dc.contributor.authorSánchez Sertucha, Oneka
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2021-10-05T16:36:08Z
dc.date.available2021-10-05T16:36:08Z
dc.date.issued2021-10-05
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53233
dc.description.abstractGaur egun, milaka pertsonek behar dute organo-ematearen zerbitzua bizirik jarraitzeko. Organo-ematean bi kontzeptu nagusi daude, lehenik donazioa, keinu altruista bat dena, gizakien artean egin daitekeen ontasun ekintza handienetakoa kontsideratzen dena, eta bestetik transplantea, gaixorik dagoen organo edo ehun bat behar bezala funtzionatzen duen beste batekin ordezkatzea. Azken 50 urteetan, aurrerapen medikoen ondorioz, organo transplantea sendotutako terapia bihurtu da. Hau dela eta, organo donazioen inguruko ezagutza handitzeko Osasun Heziketa Programa bat proposatzen da. HELBURUA: Gros auzoko 19-44 urte bitarteko gizon-emakumeen organo donazioen inguruko ezagutza handitzeko eta beldurrei aurre egiteko osasun heziketa programa bat diseinatzea. METODOLOGIA: Iragazki zehatzetaz baliatuz Pubmed eta Dialnet datu baseetan bilaketak burutu dira; Google Scholar bilatzailean, ebidentziadun lanen bibliografiatik lortutako artikuluen bigarren mailako bilaketa egin da. Programaren egitura jarraitzeko gida eta eskuliburuak ere erabili dira. GARAPENA: Organo donazioaren inguruko ezagutza handitzea helburu duen programa honen talde diana, helburu eta metodologia pedagogikoak, edukiak, jarduerak eta kronograma eta aurrekontua zehaztu dira. Horretarako, iraupen anitzeko 4 saio antolatu dira, eta Gipuzkoa mailan transplante koordinatzaile diren mediku eta erizain baten partaidetza aurreikusi da. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA: Honen helburu nagusia, heziketa programa egokitzea eta osatzea da, efikazia eta efizientzia baloratuz. Ebaluazioa hiru zatitan banatuko da: lehenengoan emaitzak aztertuko dira, bigarrenean prozesua eta azkenik, programaren egitura. GOGOETA: Organoak eta ehunak ematea pertsona batek hil ondoren egin dezakeen keinurik solidarioena da. Ekintza honi esker beharra zuten pertsona askok bizirik eta arnasten jarraitzen dute. Organoak emateari buruz hitz egiten dugunean, beldurrak eta zalantzak sortzen dira. Lan honekin prozesu guzti honi ikusgarritasuna eman nahi diot, honen inguruko beldur edo zalantzei aurre egiteko. Amaitzeko, nahiz eta proiektua aurrera eramateak denbora eta ahalegin asko suposatu duen, esperientzia oso aberasgarria dela esan dezaket.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectdonanteaes_ES
dc.subjectdonazioak
dc.subjectdonazio prozesua
dc.subjectalderdi fisikoa
dc.subjectalderdi emozionala
dc.subjectezagutza
dc.title19-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako organo donazioen ezagutza handitzeko eta beldurrei aurre egiteko Osasun Heziketa Programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T07:18:00Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurassign116156-886549


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record