UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Medicina y Enfermería
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Medicina y Enfermería
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Antsietate-asalduren prebentziorako nerabeei zuzendutako osasun heziketa programa

Thumbnail
View/Open
GRAL_Ferreiro_Mateo.pdf (1.408Mb)
Date
2021-10-05
Author
Ferreiro Mateo, Aroa
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/53237
Abstract
Antsietatea mehatxu baten aurrean aktibatzen den sentimendua da, arriskuari aurre egiteko edo ihes egiteko erantzunak ahalbidetzen dituena, eta pertsonaren egokitze-gaitasuna gainditzen duenean patologikoa bihurtzen dena, antsietate-asaldura izena jasoz. Antsietate-asaldurak nerabezaroan ezartzen dira, desgaitasun- eta komorbilitate-tasa handiak dituzte atxikita, kronifikatzeko joera dute eta, behin agertuta, beren kabuz desagertzeko probabilitatea txikia da. Helburuak: antsietate-asalduren prebentziorako nerabeei zuzendutako osasun heziketa programa baten diseinua burutzea. Metodologia: osasun heziketa programaren helburu nagusiari erantzuteko bilaketa bibliografikoa iturri desberdinetan egin da: datu-baseetan (Cuiden, BVS, PubMed…), osasun-profesionalei zuzendutako webguneetan (Osakidetza), estatistika-institutuetan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko biblioteka birtualean. Proiektuaren egitura eta programazioa egiteko, aldiz, osasun hezkuntzarako eskuliburu eta eredu desberdinak hartu dira erreferentziatzat. Plangintza: xede-taldetzat hartzen diren nerabeek antsietate-asalduren prebentziorako beharrezkoak diren ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak lantzeko sortu da osasun heziketa programa hau. Hezkuntza-edukiak bi ordu eta erdi inguru iraungo duten 6 saiotan banatutako zortzi gai-multzotan sailkatu dira, eta baliabide pedagogiko desberdinak erabiliko dira aurrera eraman ahal izateko. Ebaluazioa: osasun heziketa programa ebaluatzeko tresnak diseinatu dira, programa ikaskuntza errealera moldatu ahal izateko. Emaitzak, egitura eta baliabideak, eta prozesua ebaluatuko dira, teknika desberdinak erabiliz, datu kualitatibo zein kuantitatiboak lortu eta, horrela, programaren ikuspegi orokorra aztertzeko. Ekarpen pertsonala: buru-nahasteak abisatu gabe agertzen dira, edonori eragin diezaiokete eta, zoritxarrez, estigma handia dute atxikita. Lan honek antsietate-asaldurei ikusgarritasuna eman eta hauen inguruko aurreiritziei aurre egin nahi die, bai eta nork bere autozainketarako erabili ahal dituen tresnak eskaini, nahaste hauen prebentziorako ekarpen positiboa eginez.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka