Show simple item record

dc.contributor.advisorZubeldia Etxeberria, Josune
dc.contributor.authorFerreiro Mateo, Aroa
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2021-10-05T16:44:31Z
dc.date.available2021-10-05T16:44:31Z
dc.date.issued2021-10-05
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53237
dc.description.abstractAntsietatea mehatxu baten aurrean aktibatzen den sentimendua da, arriskuari aurre egiteko edo ihes egiteko erantzunak ahalbidetzen dituena, eta pertsonaren egokitze-gaitasuna gainditzen duenean patologikoa bihurtzen dena, antsietate-asaldura izena jasoz. Antsietate-asaldurak nerabezaroan ezartzen dira, desgaitasun- eta komorbilitate-tasa handiak dituzte atxikita, kronifikatzeko joera dute eta, behin agertuta, beren kabuz desagertzeko probabilitatea txikia da. Helburuak: antsietate-asalduren prebentziorako nerabeei zuzendutako osasun heziketa programa baten diseinua burutzea. Metodologia: osasun heziketa programaren helburu nagusiari erantzuteko bilaketa bibliografikoa iturri desberdinetan egin da: datu-baseetan (Cuiden, BVS, PubMed…), osasun-profesionalei zuzendutako webguneetan (Osakidetza), estatistika-institutuetan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko biblioteka birtualean. Proiektuaren egitura eta programazioa egiteko, aldiz, osasun hezkuntzarako eskuliburu eta eredu desberdinak hartu dira erreferentziatzat. Plangintza: xede-taldetzat hartzen diren nerabeek antsietate-asalduren prebentziorako beharrezkoak diren ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak lantzeko sortu da osasun heziketa programa hau. Hezkuntza-edukiak bi ordu eta erdi inguru iraungo duten 6 saiotan banatutako zortzi gai-multzotan sailkatu dira, eta baliabide pedagogiko desberdinak erabiliko dira aurrera eraman ahal izateko. Ebaluazioa: osasun heziketa programa ebaluatzeko tresnak diseinatu dira, programa ikaskuntza errealera moldatu ahal izateko. Emaitzak, egitura eta baliabideak, eta prozesua ebaluatuko dira, teknika desberdinak erabiliz, datu kualitatibo zein kuantitatiboak lortu eta, horrela, programaren ikuspegi orokorra aztertzeko. Ekarpen pertsonala: buru-nahasteak abisatu gabe agertzen dira, edonori eragin diezaiokete eta, zoritxarrez, estigma handia dute atxikita. Lan honek antsietate-asaldurei ikusgarritasuna eman eta hauen inguruko aurreiritziei aurre egin nahi die, bai eta nork bere autozainketarako erabili ahal dituen tresnak eskaini, nahaste hauen prebentziorako ekarpen positiboa eginez.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectantsietateaes_ES
dc.subjectnerabezaroa
dc.subjectburu-osasuna
dc.subjectburu-osasunaren promozioa
dc.subjecterizaintzako interbentzioak
dc.subjectongizatea
dc.titleAntsietate-asalduren prebentziorako nerabeei zuzendutako osasun heziketa programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T07:08:29Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurassign115795-875322


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record