Antikoagulatutako pazienteen autokontrol eta autokudeaketa teknikak, erreminta baliagarriak?
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Díaz Alonso, Maialen
Metadata
Show full item recordAbstract
Markoa eta justifikazioa: Aho bidezko antikoagulazio tratamenduaren erabiltzaileak diren
pazienteak desiratutako tarte terapeutikoan mantentzea erronka handia suposatzen du
farmakoen tarte terapeutiko estua eta hauen efektu biologikoaren aldagarritasuna dela eta.
Espainian 800.000 paziente izanik antikoagulazioaren jasotzaileak, erronka honek oihartzun
nabarmena dauka. Arazo honen aurrean, autokontrol eta autokudeaketa teknikak irtenbide
eraginkor bat suposa dezakete. Erizaintza profesionalek autozainketa tekniken erabiltzaile izan
daitezkeen pazienteen artapenean berebiziko papera daukate, tekniketarako gai izan
daitezkeen pazienteen hautaketa, heziketa, kontrola eta akonpainamendua burutzen baitute.
Helburua: Antikoagulazioaren maneiurako autokudeaketa eta autokontrol tekniken
eraginkortasuna eta segurtasuna aztertzea.
Metodologia: Medline, Cochrane, Cinahl, Cuiden, Wos Fecyt, Embase, Scielo eta Elsevier datu
baseak erabiliz, 2010-2020 urte bitarteko 15 artikulu ikertu dira; 6 ausazko entsegu kontrolatu, 2
meta-analisi, sasi-esperimental bat, 3 pre-esperimental, deskriptibo bat eta 2 kohorte ikerketa.
Bilaketa prozesuan erabilitako hitz gako emankorrenak “Self Care”, “Self-Management” eta
“Anticoagulants” izan dira.
Emaitzak eta eztabaida: Antikoagulazioaren maneiurako autozainketa teknikak gomendaturiko
tarte terapeutikoan mantendutako denbora eta bizi kalitatea zein asebetetzea hobetu
ditzaketela ikusi da, odoljarioen zein gertakari tronboenbolikoen agerpena bultzatzen ez duten
bitartean. Are gehiago, zenbaitetan albo-ondorio hauen intzidentzia gutxitzeko gaitasuna
aditzera eman da.
Ondorioak: Erizainen ikuspuntutik autozainketa teknikak erabilgarriak eta seguruak direla ikusi
da. Gainera, bi autozainketa teknikak eraginkortasun berdina daukatela eta bihotzeko balbulen
ordezkapena izateak oztopo bat suposatzen ez duela ondorioztatu da. Hala ere, gure
herrialdean duten eraginaren inguruko ikerlanak, eta neurri berean ere, erizaintza profesionalen
funtzio zehatzen inguruan aztertzen duten ikerlanen falta somatu denez, etorkizunean honen
inguruko ikerketak burutu beharko lirateke gure testuinguruan duten eragin zehatza
ezagutzeko.