Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorLópez de Audicana Jiménez de Aberasturi, Yolanda
dc.contributor.authorDíaz Alonso, Maialen
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2021-10-15T16:07:48Z
dc.date.available2021-10-15T16:07:48Z
dc.date.issued2021-10-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53375
dc.description54 p. -- Bibliogr.: p. 27-31
dc.description.abstractMarkoa eta justifikazioa: Aho bidezko antikoagulazio tratamenduaren erabiltzaileak diren pazienteak desiratutako tarte terapeutikoan mantentzea erronka handia suposatzen du farmakoen tarte terapeutiko estua eta hauen efektu biologikoaren aldagarritasuna dela eta. Espainian 800.000 paziente izanik antikoagulazioaren jasotzaileak, erronka honek oihartzun nabarmena dauka. Arazo honen aurrean, autokontrol eta autokudeaketa teknikak irtenbide eraginkor bat suposa dezakete. Erizaintza profesionalek autozainketa tekniken erabiltzaile izan daitezkeen pazienteen artapenean berebiziko papera daukate, tekniketarako gai izan daitezkeen pazienteen hautaketa, heziketa, kontrola eta akonpainamendua burutzen baitute. Helburua: Antikoagulazioaren maneiurako autokudeaketa eta autokontrol tekniken eraginkortasuna eta segurtasuna aztertzea. Metodologia: Medline, Cochrane, Cinahl, Cuiden, Wos Fecyt, Embase, Scielo eta Elsevier datu baseak erabiliz, 2010-2020 urte bitarteko 15 artikulu ikertu dira; 6 ausazko entsegu kontrolatu, 2 meta-analisi, sasi-esperimental bat, 3 pre-esperimental, deskriptibo bat eta 2 kohorte ikerketa. Bilaketa prozesuan erabilitako hitz gako emankorrenak “Self Care”, “Self-Management” eta “Anticoagulants” izan dira. Emaitzak eta eztabaida: Antikoagulazioaren maneiurako autozainketa teknikak gomendaturiko tarte terapeutikoan mantendutako denbora eta bizi kalitatea zein asebetetzea hobetu ditzaketela ikusi da, odoljarioen zein gertakari tronboenbolikoen agerpena bultzatzen ez duten bitartean. Are gehiago, zenbaitetan albo-ondorio hauen intzidentzia gutxitzeko gaitasuna aditzera eman da. Ondorioak: Erizainen ikuspuntutik autozainketa teknikak erabilgarriak eta seguruak direla ikusi da. Gainera, bi autozainketa teknikak eraginkortasun berdina daukatela eta bihotzeko balbulen ordezkapena izateak oztopo bat suposatzen ez duela ondorioztatu da. Hala ere, gure herrialdean duten eraginaren inguruko ikerlanak, eta neurri berean ere, erizaintza profesionalen funtzio zehatzen inguruan aztertzen duten ikerlanen falta somatu denez, etorkizunean honen inguruko ikerketak burutu beharko lirateke gure testuinguruan duten eragin zehatza ezagutzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectautokudeaketaes_ES
dc.subjectautokontrolaes_ES
dc.subjectantikoagulazioaes_ES
dc.titleAntikoagulatutako pazienteen autokontrol eta autokudeaketa teknikak, erreminta baliagarriak?es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-11T05:49:47Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister112119-841273-08
dc.identifier.gaurassign119674-841273


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du