Show simple item record

dc.contributor.advisorAbrego Olano, Marta
dc.contributor.authorViñe Usatorre, Miren
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2021-11-19T16:38:19Z
dc.date.available2021-11-19T16:38:19Z
dc.date.issued2021-11-19
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53881
dc.description.abstract[EUS] Sarrera: Kirurgia ostean haurren berreskuratze prozesua geldotu eta gurasoen asetze maila jaisten duten portaera-asaldurak deskribatu izan dira. Aldaketak minari, antsietateari eta gorputzak emandako estres-erantzunari atxikitu zaizkion arren, mekanismo eta faktore eragileak ez dira guztiz ezagutzen. Helburuak: Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromearen maiztasuna eta faktore eragileak determinatu; eta portaera-patroi errepikatuenak zehaztu nahi dira. Material eta metodoak: 2018ko maiatza eta azaroa bitartean Donostia Unibertsitate Ospitalean otorrinolaringologiako kirurgia izan duten 0 eta 14 urte bitarteko haurrak aztertu dira. Historia klinikotik jaso dira sexua, adina, kirurgia mota, zirujaua, gaueko ospitalizazioa behar izan den eta anestesian erabilitako farmakoak. Gurasoei egindako galdetegien bitartez jaso dira antsietateari edo aurreko esperientzia traumatikoei, minari (PPPM galdetegia) eta portaera-asaldurei (PHBQ galdetegia) buruzko informazioa. Datuak X2 frogak eta OR kalkulatuz aztertu dira, IBM SPSS 21 programa erabiliz. Emaitzak: Subjektuen %68,75-ak izan ditu portaera-asaldurak hirugarren edo laugarren egunean eta %13,125-ak hamabosgarren egunean. Sindromearekin erlazio esanguratsua erakutsi dute antsietateak edo esperientzia traumatikoak (p=0,039); rokuronioak (p=0,02), oxido nitrosoak (0,032), sevofluoranoak (p=0,004), desfluranoak (p=0,035) eta minak (p<0,001). Gainerako faktoreek ez dute portaera-asaldurekin erlaziorik izan. Ondorioak: Portaera-asaldurak haurren bi herenetan ikusten dira, eta gutxi irauten dute. Minak, kirurgia inguruko antsietateak, aurreko esperientzia traumatikoek, sevofluoranoak eta rokuronioaren erabilerak sindromearen agerpena errazten dute. Oxido nitrosoak eta desfluranoak faktore babesle gisa jokatzen dute. Asaldura ohikoenak gurasoengandik banatzeak sortutako beldurrari lotutakoak dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/
dc.subjectportaera-asaldurakes_ES
dc.subjectkirurgia pediatrikoa
dc.subjectcirugía pediátrica
dc.titleKirurgia osteko portaera-asalduren sindromea otorrinolaringologiako paziente pediatrikoetan. Behaketa prospektiboan oinarritutako ikerketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-04-11T13:20:16Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-SinDerivadas (cc by-nc-nd)
dc.contributor.degreeMedikuntzako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurassign78822-735184


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-SinDerivadas (cc by-nc-nd)
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-SinDerivadas (cc by-nc-nd)