Eguzkitako kremen ekotoxizitatea
Ekaia 40 : 109-133 (2021)
Resumen
Koralezko uharriak ur azpiko ekosistemarik dibertsoenetarikoak dira, ingurumeneko aldaketa txikiekiko sentikorrak direnak. Hala, urteetan zehar gizakiek eragindako mehatxu lokal zein mundu-mailakoek koralen heriotza eragin dute eta, horrekin batera, biodibertsitatearen murrizketa. Mehatxu lokalen artean, eguzkitako kremak daude, haien konposatua den oxibentzona barne. Iragazki organiko hori, azalaren babeserako ez ezik, azalaren eta ilearen zaintze-produktuetan, kosmetikarako eta perfumeen konposaketarako ere erabili izan da. Itsasoan sartzean, krema bertan murgildu, eta koraletan metatzen da, haien zuritzea eta ondoriozko heriotza eraginez. Konposatu horren eragin toxikoak azterturik, ekosistemaren babeserako alternatibak bilatu beharko dira, zink oxidoaren, titanio dioxidoaren eta horien gisako iragazki mineralen ezaugarriak baloratuz.; Coral reefs are one of the most diverse underwater ecosystems, sensitive to small changes in the environment. Thus, over the years both local and global threats have led to the death of corals and, in turn, an important reduction on biodiversity. Among local threats, there are sunscreens, including oxybenzone compound. This organic filter has been used not only for skin protection, but also for skin and hair care products, cosmetics and perfume. Upon entering the sea, suncreams are submerged and deposited in the corals, causing their bleaching and death. When examining the toxic effects of this compound, alternatives to ecosystem protection should be found, assessing the characteristics of mineral filters such as zinc oxide or titanium dioxide.