Show simple item record

dc.contributor.advisorLorenzo Jiménez, Jesús
dc.contributor.authorIglesias Pamparacuatro, Enara Maider
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T13:37:19Z
dc.date.available2022-03-07T13:37:19Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55704
dc.description28 p. : il. -- Bibliogr.: p. 26-28
dc.description.abstractLan honen xedea zenbait euskal jatorridun emakumeren inguruko iturrien bitartez, hauek al-Andaluseko gizartean betetako papera zein izan zen aztertzea da. Horretarako, eta besteak beste, Ṣubḥ al-Baškunsīyaren kasua, hari buruzko kronisten aipamenak, gertakariak eta abar hartuko dira testuaren gidaritzat. Hortik abiatuta, egun Euskal Herria bezala ezagutzen dugun lurraldeak arabiarrekin izandako harremanak aztertu nahi dira, betiere begirada emakumeengan jartzen saiaturik. Era berean, islamiar gizartearen ahaidetasun egiturek (ikuspuntu antropologikotik azalduta) marko sozio-politiko honekin duten lotura argitzea bilatuko da, azkenean ikuspegi ahalik eta osotuena eskaini ahal izateko. Sarrera gisan, Iruñeako monarkiaz arituko dira hurrengo orrialdeak: musulmanekin izandako harremanetaz, aztergai dugun lurraldeaz, eta iturri arabiarretaz. Ondoren gaiaren analisia litzatekeenera pasako gara. Lanaren zutabeetako bat ahaidetasun estrukturak dira; hau da, Iberiar Penintsulan ezarri ziren arabiar haiek, haiekin ekarri zituzten senitartekotza-loturak. Hauen bitartez zenbait kontzeptu definitzen saiatuko da lan hau: alde batetik leinuaren edo familiaren osaera eta bestetik harekin lotuta doazen endogamia edo poligamia bezalako kontzeptuak; baita sexualitateak azken bi hauetan eragindakoaz ere. Ahaidetasun-egitura horiek aztertu ostean, Iruñeako monarkiak bertan izandako paperari ere lekua utziko zaio. Ondorioz, esklabotzaz haratago, emakumeen oparitzea eta horren zergatiez arituko gara. Lehen atal hau oinarritzat erabiliko da bigarren atal batean emakumeengan era zehatzagoan arreta jartzeko. Lanaren bigarren zutabea litzatekeenak, beraz, emakumeen inguruan hitz egiten du; baina, hasiera batean, iturrietatik lor daitekeen informazioa baliatuz, euskal jatorridun emakume desberdinen bizitzei lekua utziko zaie. Horrela, kronikagileek haien inguruan idaztea (bigarren plano batean agertu ohi badira ere) erabakitzean, guk beste zenbait kontzepturen inguruan aritzeko aukera jasotzen dugu. Hori dela eta, aipatutako emakume horien inguruan dakiguna baliatuz, emakumeek orokorrean beste ze paper betetzen zuten ikusiko da; hala nola: esklabotza, ohaidetza edo ezkontza. Amaitzeko, kronistek pertsona hauek aipatu izanak ze garrantzia izan dezakeen edota zer esan nahi dezakeen aztertzen saiatuko gara. Puntu guzti hauek jorratu ostean, eta lana itxi ahal izateko, ondorio batzuk emango dira, lanaren itxiera gisan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleAhaidetasun interkonfesionala al-Andalusen. Jatorri baskoidun emakumeak iturri arabiarretanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-03T12:16:23Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.identifier.gaurregister113627-869575-09
dc.identifier.gaurassign114637-869575


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record