Show simple item record

dc.contributor.advisorMontorio Uribarren, Begoña
dc.contributor.authorUlacia Arruebarrena, Elene
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T16:07:10Z
dc.date.available2022-03-08T16:07:10Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55809
dc.description35 p. : il. -- Bibliogr.: p. 33-35
dc.description.abstractGradu amaierako lan honetan Les aventures d’Astérix komiki bilduma ezaguneko albumetako baten euskarazko hiru itzulpen aztertuko ditugu, horietako bakoitzaren itzultzaileak hartutako erabakiak –itzulpen estrategiak eta teknikak– zein izan diren jakin eta ulertzeko, baita itzulpen bakoitza argitaratu zen testuinguru soziolinguistikoarekiko harremana antzemateko ere. René Goscinny eta Albert Uderzoren Asterixen komiki bilduma haur eta gazte literaturaren obra ia kanonikoa bilakatu da honezkero, eta horrek aukera ematen digu ikuspegi traduktologikoa eta historikoa uztartzeko. Aipatutako azkenak berebiziko garrantzia du euskarazko itzulpenen kasuan, argitaratutako bertsio bakoitza euskararen normalizazioaren une jakin batekin loturik baitago, eta itzulpen oro bere garaiaren fruitua ere baden neurrian, hizkuntzaren normalizazio prozesuaren aztarnak aurkituko ditugu azterturiko bertsioetan. Lana hiru atal nagusitan dago banatuta. Lehendabizikoan, jorratuko dugun materiala aurkezten dugu: Asterixen abenturen bilduma. Jatorrizko obrari buruzko argibide nagusiak emateaz gain, euskarazko itzulpenak beren testuinguru soziolinguistikoan kokatu ditugu, funtsezkoa baita erreferentzia hori egin nahi dugun azterketarako. Bigarren atalak osatzen du lanaren benetako mamia, hiru euskal itzulpenen erkaketa egiten baitugu bertan. Lehenik eta behin, azterketa egiteko erabiliko ditugun irizpideei nolabaiteko marko teorikoa ematen dion azalpena aurkeztu dugu, eta, horren harira, aztertuko ditugun hiru arlo zehatzak –pertsonaien izenak, onomatopeiak eta erreferente kulturalak– aukeratu izanaren egokitasuna argudiatu. Pertsonaien izenen atalari dagokionez, interesgarria iruditu zaigu gaztelaniazko eta ingelesezko itzulpenak ere kontuan hartzea, hizkuntza guztietan estrategia eta teknika berberak erabiltzen ote diren egiaztatzeko asmoz. Onomatopeien kasuan, gaztelaniazko bertsioa erabili dugu euskarazkoekin batera, euskal hiztunen egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta eragina izan zezakeelakoan. Eta erreferente kulturalei dagokienez, azkenik, euskarazko bertsioak baino ez ditugu kontuan hartu, itzultzaile guztien estrategia nagusia etxekotzea baita kasu horretan, eta, beraz, euskal itzultzaileen proposamenen arteko aldeak aztertu nahi izan ditugu. Hirugarren atala ondorio orokorrei eskaini diegu. Erkaketa zehatzari dagozkion ondorioak atal bakoitzaren amaieran jarri ditugu, kasu bakoitzean zer berezi bati erreparatu baitiogu, baina beharrezkoa iruditu zaigu ondorio orokor batzuk azpimarratzea, aztertutako itzulpenetan nagusi diren joerak antzemateko eta lan honen hasieran genituen hipotesiak baieztatu diren edo ez egiaztatzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectAsterixen komikiakes_ES
dc.subjecteuskarazko itzulpenakes_ES
dc.subjectfrantsesezko bertsioaes_ES
dc.subjectitzultzailearen erabakiaes_ES
dc.subjectpertsonaien izenakes_ES
dc.subjectonomatopeiakes_ES
dc.subjecterreferente kulturalakes_ES
dc.subjectAsterix Legionarioaes_ES
dc.subjecteuskararen egoeraes_ES
dc.subjecteuskararen normalizazioaes_ES
dc.subjectteknikak eta estrategiakes_ES
dc.subjectnormalizazio prozesuaes_ES
dc.subjectegoera soziolinguistikoaes_ES
dc.titleObra beraren itzulpenak denboran zehar: Asterixen komikiak euskarazes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T10:45:11Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes_ES
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister113424-874773-09
dc.identifier.gaurassign116874-874773


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record