Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak
View/ Open
Date
2022Author
Barba Gassó, Marta
Zabalo Bilbao, Julen
Luxán Serrano, Marta
Barcena Hynojal, Iñaki Bizente
Metadata
Show full item recordAbstract
Badira zenbait urte Euskal Herriko gizarte-mugimenduen analisian murgilduta gaudela, horien osaketa, horien arteko harremanak eta bestelakoak aztertuz. Horretan genbiltzala iritsi zen pandemia, gure bizitzak, ikergaiak eta ikerketak ezinbestean zeharkatuz. Testuinguru hartan erabaki genuen pandemia gizarte-mugimenduetan izaten ari den eragina aztertzeko inkesta hau egitea. Hala, herri-mugimenduen ezaugarriak aztertzeaz gain, COVID-19ak hainbat arlotan izandako eragina aztertuko genuen: taldeen parte-hartzean, antolakuntzan eta jardueretan; harreman, sare eta aliantzetan; komunikazioan eta taldeen finantziazioan. Emaittza esku artean daukazu. Jarraian, testuinguruari erreparatzeaz gain, ikerketaren ezaugarriez eta helburuaz, COVID-19 pandemiaz, inkestaren xedeaz eta berau gauzatzeko prozesuaz arituko gara.