Show simple item record

dc.contributor.advisorHuitzi Egilegor, Joseba Xabier ORCID
dc.contributor.authorAzcue Velázquez, Maddi
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T08:25:51Z
dc.date.available2022-07-26T08:25:51Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57022
dc.description.abstractSarrera: Bakardadeak intzidentzia handiena 65 urtetik gorakoetan du. Egungo gizartea zahartzen doa eta gero eta gehiago dira zahar-egoitzetan dauden adinekoak. Gaur egun, oraindik, zailtasunak daude bakardadea sistematikoki antzeman eta prebenitzeko. Horregatik, beharrezkoak dira bakardadea arindu edo prebenitzeko, zahar-egoitza batean erizainek burutu ditzaketen esku-hartzeak zehaztea. Helburuak: Errebisio bibliografikoa burutzeko, helburu nagusi bat eta bi helburu zehatz finkatu dira. Helburu nagusia, zahar-egoitzetako erizainek, bakardadea prebenitu edo murrizteko asmotan, eskaini beharreko erizaintza-zainketak zehaztea da, pazientearen ongizatea hobetzeko. Helburu zehatzak, berriz, bakardadea azaleratzeko erizainak erabil ditzakeen tresna batzuk azaltzea, bakardadea definitzea, motak adieraztea eta arrisku faktore zein ondorioak identifikatzea dira. Metodologia: Lehenik, ikerketa-galdera egin da eta PIO egitura burutu da DeCS eta MeSH descriptoreak zehaztuta. Gerora, hainbat datu-basetan (Pubmed, Trip Data Base, Cochrane, Dialnet eta Cuiden Plus), metabiltzaile batean (BVS) eta bi erakundetako web-orritan bilaketak eginez, berrikuspen sistematikoa osatu da. Guztira, 40 artikulu eta bi erakundetako web-orri (INE eta NANDA-I) erabili dira. Emaitzak: Bakardadea egoera subjetiboa da, mota ezberdinetakoa izan daitekeena eta ondorio larriak eragin ditzakeena. Zahar-egoitzetan, erizainak egoiliarrekin zuzeneko tratua duenez, hau detektatu eta prebenitzeko figura garrantzitsua da. Bakardadea detektatzeko, hainbat eskala erabil daitezke, hala nola, UCLA, dJGLS, ESTE II… Bestalde, prebentziorako hainbat esku-hartze garatzea bakardadeari aurrre egiteko eraginkorrak direla ikusi da; sozializazioa errazteko esku-hartzeak, hainbat terapia psikologiko, animaliekin loturiko esku-hartzeak, adiskidetasun berriak sortzeko eskuhartzeak eta jarduera soziokulturalak burutzea, besteak beste. Eztabaida: Aztertutako ikerlanetan oinarrituz, hainbat adostasun eta desadostasun topatu dira. Desadostasunetan esanguratsuenak esku-hartzeetan izanik. Desadostasun hauek, erabilitako ikerketa metodoa ezberdina izan delako dela suposatu da. Horrez gain, zahar-egoitzetan NANDA-I- sailkapena erabili eta erizaintza-diagnostiko bat erabiltzea proposatu da, bakardadearen aurrean eskeintzen diren esku-hartzeak bateratuak izan daitezen. Ondorioak: Beharrezkoa da zahar-egoitzetako osasun-profesionalek lan tekinikoa egiteaz gain, sentimenduei arreta ipintzea eta bakardadea bezalako sentimentuak prebenitu edo arintze aldera esku-hartzeak burutzea. Erizainek burututako detekzioak eta esku-hartzeak bakardadea murrizteko eraginkorrak direla ikusi da. Horretarako pertsonal nahikoa izatea ezinbestekoa da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbakardadeaes_ES
dc.subjectzahar-egoitza
dc.subjecterizaintza-zainketak
dc.subjectpazienteen ongizatea
dc.titleZahar-egoitzetako erabiltzaileei bakardade sentimendua prebenitu edo murrizteko eman beharreko erizaintza-zainketakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T09:21:25Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister120814-834335-08
dc.identifier.gaurassign132199-834335


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record