Instalazio artistikoaren ekarpena mugimendu autonomoan. Haur Hezkuntzako haurrekin egindako proposamena
Ikusi/ Ireki
Data
2023-02-20Egilea
Olasagasti Martinez, María
Laburpena
[EU] Lan honetan instalazio artistikoak Mugimendu Autonomoan proposamen pedagogiko berritzaile gisa aztertzen dira. Horretarako, instalazio artistiko proposamen bat egin da 4 eta 5 urteko haurrentzat, ispilua elementu nagusitzat hartuta. Espazio ludiko honen helburua harreman sozialak, esperimentazioa, arte garaikidera hurbiltzea, bere ideien sorkuntza eta adierazpena eta joko aurresinboliko eta sinbolikoa ahalbidetzea da.
Haurren jardunen emaitzak aztertzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta lortzeko irudi eta landa-oharren bidez dokumentatu da proposamena. Emaitza horiek aztertuta, ondorio nagusiak atera dira instalazio artistikoak jarduteko askatasuna, parte-hartzea, lankidetza, pentsamendu dibergentea eta sentsibilitatea ahalbidetzen dituela, eta, horrela, haurren garapen integrala errazten dela.