Nola interpretatzen dituzte orokortzeak autismoa duten pertsonek?: Ikerketa esperimentalera lehen urratsa
View/ Open
Date
2023-04-17Author
Guiu Fernández, Anne
Metadata
Show full item recordAbstract
Jarraitzen duten lerroek orokortasuna adierazteko bi estrategia eta hauen interpretazioa izango
dituzte hizpide. Zehazki, Adierazpen Generiko eta Unibertsalki Kuantifikatutako
Adierazpenak aztertuko dira, Generics as Default ikuspuntua (“Generikoak Lehenespenez”,
hau da, prozesatzerako orduan Generikoak Unibertsalak baino errazagoak direla defendatzen
da) eta kuantifikazioaren jabekuntzaren ingurukoak aintzat izanik, espektro autistako haurrek
modu honetakoak nola interpretatzen dituzten aztertuko da. Kontuan izan beharrekoa da,
Adierazpen Generikoek salbuespenak onartzen dituztela Unibertsalki Kuantifikatutako
Adierazpenek onartzen ez dituzten bitartean, honi Autismoaren Espektroko Nahasmeneko
(AEN) pertsonei berezkoa zaien zurruntasuna gehituz sortzen da ikerketa hau abiarazteko
galdera: Autismoa duten haurren eta haur neurotipikoen jarrera bera izango al da Adierazpen
Generiko eta Unibertsalki Kuantifikatutakoen interpretazioan? Bestela esanda, salbuespenak
maila berean onartuko al dituzte, ala zurruntasunak eragina izango du Unibertsalen
onespenean?
Galdera hauei erantzuna emateko helburuz, aurretik neurotipikoak ziren bi haur
talderi eta heldu talde bati pasatutako esperimentu bera (Castroviejo eta besterena 2022)
errepikatu dugu, kasu honetan AENeko 6 haur/gazterekin. Ikerketa esperimental xume honen
helburua, jaso ditugun emaitzak aurreko esperimentukoarekin alderatzea da; izenburuak
aurreratu modura, lehen urratsa besterik ez den honi jarraipena emateko beharrezkoa litzateke
adin bereko partaide gehiagori esperimentua pasatzea, era honetara ondorio sendoagoak lortu
ahal izateko. Edozein kasutan ere, lehen urrats honek hainbat ondoriotara bidea ireki du:
batetik, eskuartean ditugun emaitza berriak aurrekoekin alderatuz, partaide izan ditugun 8-15
urte bitarteko AENeko parte-hartzaileek 4-5 urte bitarteko haur neurotipikoen jarrera
antzekoagoa dutela ikusi ahal izan dugu. Bestetik, behaketa aurrera zihoan heinean
autismoari berezkoak zaizkion beste ezaugarriei erreparatzea ezinbestekoa bihurtu da, hau
honela, ikerketa honek balio izan du zurruntasunarekin harremana duen ezaugarri batean
berresteko, hain zuzen ere, zailtasunak dituztela informazioa eguneratu ahal izateko eta
aurretik zuten ezagutzaz fidatzen direla informazio berria prozesatu gabe. Amaitzeko, lan
honen motibazioa izan den salbuespenen onarpenaren ingurukoak miatzean, ondorio
sendoagoak lortu ahal izateko partaideen inguruko informazio gehiago behar izan dela ikusi
badugu ere, gure partaideen kasuan ikusi ahal izan dugu eszepzioak nolabait onartzeko
gaitasuna izan badutela.