Show simple item record

dc.contributor.advisorCastroviejo Miró, Elena ORCID
dc.contributor.authorGuiu Fernández, Anne
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T16:02:45Z
dc.date.available2023-04-17T16:02:45Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60724
dc.description28 p. -- Bibliogr.: p. 24-28
dc.description.abstractJarraitzen duten lerroek orokortasuna adierazteko bi estrategia eta hauen interpretazioa izango dituzte hizpide. Zehazki, Adierazpen Generiko eta Unibertsalki Kuantifikatutako Adierazpenak aztertuko dira, Generics as Default ikuspuntua (“Generikoak Lehenespenez”, hau da, prozesatzerako orduan Generikoak Unibertsalak baino errazagoak direla defendatzen da) eta kuantifikazioaren jabekuntzaren ingurukoak aintzat izanik, espektro autistako haurrek modu honetakoak nola interpretatzen dituzten aztertuko da. Kontuan izan beharrekoa da, Adierazpen Generikoek salbuespenak onartzen dituztela Unibertsalki Kuantifikatutako Adierazpenek onartzen ez dituzten bitartean, honi Autismoaren Espektroko Nahasmeneko (AEN) pertsonei berezkoa zaien zurruntasuna gehituz sortzen da ikerketa hau abiarazteko galdera: Autismoa duten haurren eta haur neurotipikoen jarrera bera izango al da Adierazpen Generiko eta Unibertsalki Kuantifikatutakoen interpretazioan? Bestela esanda, salbuespenak maila berean onartuko al dituzte, ala zurruntasunak eragina izango du Unibertsalen onespenean? Galdera hauei erantzuna emateko helburuz, aurretik neurotipikoak ziren bi haur talderi eta heldu talde bati pasatutako esperimentu bera (Castroviejo eta besterena 2022) errepikatu dugu, kasu honetan AENeko 6 haur/gazterekin. Ikerketa esperimental xume honen helburua, jaso ditugun emaitzak aurreko esperimentukoarekin alderatzea da; izenburuak aurreratu modura, lehen urratsa besterik ez den honi jarraipena emateko beharrezkoa litzateke adin bereko partaide gehiagori esperimentua pasatzea, era honetara ondorio sendoagoak lortu ahal izateko. Edozein kasutan ere, lehen urrats honek hainbat ondoriotara bidea ireki du: batetik, eskuartean ditugun emaitza berriak aurrekoekin alderatuz, partaide izan ditugun 8-15 urte bitarteko AENeko parte-hartzaileek 4-5 urte bitarteko haur neurotipikoen jarrera antzekoagoa dutela ikusi ahal izan dugu. Bestetik, behaketa aurrera zihoan heinean autismoari berezkoak zaizkion beste ezaugarriei erreparatzea ezinbestekoa bihurtu da, hau honela, ikerketa honek balio izan du zurruntasunarekin harremana duen ezaugarri batean berresteko, hain zuzen ere, zailtasunak dituztela informazioa eguneratu ahal izateko eta aurretik zuten ezagutzaz fidatzen direla informazio berria prozesatu gabe. Amaitzeko, lan honen motibazioa izan den salbuespenen onarpenaren ingurukoak miatzean, ondorio sendoagoak lortu ahal izateko partaideen inguruko informazio gehiago behar izan dela ikusi badugu ere, gure partaideen kasuan ikusi ahal izan dugu eszepzioak nolabait onartzeko gaitasuna izan badutela.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectadierazpen generikoak
dc.subjectunibertsalki kuantifikatutako adierazpenak
dc.subjectkuantifikazioa
dc.subjectgenerics as default
dc.subjectautismoa
dc.subjectzurruntasuna
dc.subjectsalbuespenekiko tolerantzia
dc.titleNola interpretatzen dituzte orokortzeak autismoa duten pertsonek?: Ikerketa esperimentalera lehen urratsaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-03T09:04:16Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122843-868272-09
dc.identifier.gaurassign129376-868272


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record