Gipuzkoako 8-12 urte bitarteko haurren jarduera fisiko eta kirol ohituren azterketa
View/ Open
Date
2023-04-21Author
Moreno Lizarraga. Izaro
Metadata
Show full item recordAbstract
Jakina da kirol edota jarduera fisikoaren praktikak bizitzako fase guztietan onurak ekartzen
dituela. Hau horrela, kirol ohituretan eragina duten faktoreak zeintzuk diren identifikatzea garrantzitsua
da, izan ere, txikitatik ohitura hauek eskuratuz, etorkizuneko bizi kalitateari zuzenki eragingo diotelako.
Hurrengo lanaren helburua Gipuzkoako ikastetxe pribatu zein publikoetako 8-12 urte arteko umeen kirol
edota jarduera fisikoen ohiturak ezagutzea da. Datu bilketa 25 galderez osatutako balidazio prozesu
batean dagoen galdetegi baten bidez egin da. Honetan, Lehen Hezkuntzako 3º, 4º, 5º eta 6º mailetako
339 haurrek parte hartu dute. Galderak jarduera fisiko orokorrari buruzkoak, ohitura sedentarioen
ingurukoak, familia eta lagunei buruzkoak, jarduera fisikoa praktikatzeko espazioei buruzkoak eta
praktikaren arrazoi, motibazio eta egoera orokorrari buruzkoak dira. Emaitzek esaten dute gehiengo batek
kirol edota jarduera fisikoa praktikatzen dutela, eta jarduera sedentarioei egunean 2 ordu baino gutxiago
eskaintzen dietela. Ikastetxeko eskola-kiroleko programan parte hartzen dute, eta, orokorrean, balorazio
positiboa ematen diote. Etxetik ikastetxerako bidaiak oinez egiten dituzte eta etxetik baita ikastetxetik ere
jarduera fisikoa praktikatzeko eremu desberdinak dituzte. Kirol edota jarduera fisikoaren praktikan
gurasoek eragin positiboa dute. Kirol edota jarduera fisikoa egiteko zailtasun handiena ikasketen karga
handia da, eta arrazoi nagusiena, aldiz, ondo pasatzea eta gozatzea. Gainera, ezberdintasun adierazgarria
hauteman daiteke mutilak kirol lehiaketetan duten parte hartzearen eta nesken parte hartze
murritzagoaren artean. Honetaz gain, Ikastetxe publikoetan eskola-kiroletako programetan parte hartze
handiagoa dela ikusten da, pribatuekin konparatuz. Ondorioz, kirol edota jarduera fisikoaren praktika
handia dela esan daiteke, eta honen praktika burutzen duten espazioak anitzak dira. Gehiengoak loaldi
ordu egokiak egiten ditu eta jarduera sedentarioetan igarotako denbora murritza da.